Teatro Paraisoren nazioartera hedatzeko nahi hori gure taldearen identitate zeinu bilakatu da.

Ikusle-talde gazteago bati zuzendutako Europako Antzerki Garaikidearen garapenean eta hedapenean parte hartu nahi dugu eta Teatro Paraisok hasieratik izan du parte hartze aktiboa jaialdietan, azoketan eta nazioarteko hausnarketa foroetan. Urteetan zehar, mundu osoko antzeztokietan izan da: EEBB, Kanada, Finlandia, Norvegia, Frantzia, Belgika, Alemania, Erresuma Batua, Errumania, Italia, Irlanda, Suitza, Austria, Luxenburgo, Holanda, Portugal, Kroazia, India, Singapur, Uruguay, Brasil, Txile, Mexiko eta Ekuador.

Teatro Paraíso-ren produkzioak AECID agentziako katalogoan gomendatzen diren sormenen artean aurki ditzakegu.Bestalde, konpainiak Etxepare Institutoarekin, Euskadiko Europako Bulegoarekin eta Kultura Ministerioarekin kolaborazio estuak garatzen ditu aspalditik. Gainera, internazionalizazio proiektuak hedatzen ditu Kanpo-Merkataritzarako Espainiako Institutuarekin (ICEX) baita Merkataritza Ganbera eta Europe Enterprise Network erakundeekin ere.

Taldeak bokazio europarra dauka herrialde askotako zentroekin elkarlanean egoteko: Danimarkako Bjoneteatred, Belgikako Théâtre de la Guimbarde eta Les Ateliers de la Colline, La Baracca – Testtoni Ragazzi eta Accademia Perduta – Romagna Teatri, Italiakoa.

Era berean, Europa mailan, Haurtzaroarentzako Arte Eszenikoen inguruko Small Size proiektuko kidea da Teatro Paraíso.

NAZIOARTEKO BIRA

NAZIOARTEKO BIRA

Urtero jartzen dugu martxan gure ikuskizunak munduan zehar barreitzen dituen Nazioarteko Bira bat. Nazioarteko merkatuaren exijentziaren aurrean jartzean, bikaintasun artistikora heltzeko erronka ezartzen diogu gure buruari.

SMALL SIZE EUROPAR PROIEKTUA

SMALL SIZE EUROPAR PROIEKTUA

EuropaCreativa-k finantzatutako “SMALL SIZE,PERFORMING ARTS FOR EARLY YEARS” europar proiektuaren 17 eragileetako bat gara. Haurtzaroarentzako (0-6 urte) Arte Eszenikoen hedapena du helburu proeiktu honek.

POCTEFA EUROPAR PROIEKTUA

POCTEFA EUROPAR PROIEKTUA

MIND THE GAP, ebaluaketa fasean dagoenmugaz haraindiko proeiktua da. Bertan, Katalunia, Aragon, Nafarroa, Euskadi, Akitania, Midi-Pyrènèes et Languedoe-Rosellon-eko eragileak hartzen dute parte eta Haur eta Gazteentzako Hezkuntza Artistikoa sustatzea du helburu.