Egunean, Paraiso Antzerkiak, POCTEFA Mind the Gap mugaz gaindiko europar proiektua Arabako lurraldean txertatzeko lanean dihardu, hezkuntza artistikoa eta kultur alfabetizazio sustatzea helburu duen 2018-2020an garatu beharreko proiektuan.

MIND THE GAP-ek pirineoen bi aldeetan lan egiten duten 12 bazkideren ezagutza eta ekimena batzen ditu. Hauen xedea da aurrez testatutako lekuan lekuko konponbide berritzaileak hobetzea, partekatzea  eta errepikagarri eta sostengarri bilakatzea, hiritargoak gaitasunak garatu ditzan, batez ere haur eta gazteei begiratuta eta inklusioari modu berezian erreparatuta. 

Erronka: hezkuntza politikak dibertsitatearen konplexutasunari ez egokitzeak suposa dezakeen gazte askoren gizarte-bazterketaren arriskuaren aurrean, kultur arloko 12 eragile hauek ekimen berritzaileak garatzen ari dira hezkutza eta kultur mailan, baina bere jatorrizko eremuetan isolaturik gelditzen dira. Honi aurre egiteko, bakoitzaren egitasmoak sistematizatu eta errepikagarri egingo dira kultur eta hezkuntza politika berriei sostengua emate aldera; betiere, eragile publiko eta pribatuen elkarlana aurreikusiz eta lurraldeko garapen eta berrikuntzari lagunduz.  

Helburu orokorra: pirineo inguruko kultur eta hezkuntza esperientzia berritzaileen arteko solasaldia sortzea, lurralde bakoitzean lan egiten duten hezkuntza, kultur eta erakundeetako eragileen gaitasunak hobetzeko, eta gazteen gizarte-inklusioa bermatze aldera. 

Honako hauek dira egitura partehartzaileak: