Kaixo familia,

2020an zuen jakin-min artistikoa pizten lagundu nahi dizuegu! Horregatik programazio berri hau ZERBAIT PROBOKATZAILEAREKIN  hasten da: aperitibo eszeniko batekin.

Gainera, proiektu artistiko berriak proposatzen dizkizuegu, nazionalak zein nazioartekoak, KONTENPLAZIOAREN eta ESPERIMENTAZIOAREN bidez gozatuko direnak; baina zuek esperientzietan aktiboki parte hartzea ere nahiko genuke, arteei, kulturari eta bizitzari buruz zertxobait gehiago jakiteko.

KunArtek jarduera artistiko batean PARTE HARTZEKO MODU BERRIAK dastatzea proposatzen dizue, etxeko txikiekin batera, ESPERIENTZIAREN POSO KULTURALA indartuz.

Espero dugu proposamena kitzikagarria izatea!

Small size Days 2020 - NUDOS|NODOS

Aperitibo eszenikoa

NUDOS | NODOS aperitibo eszenikoa

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Prezioa: 8 €(pertsonako)
Datak: Otsailak 2 · Ordua: 12etan
Iraupena: 60 minutu · Hitzik gabea

Kunarten prestatzen ari diren NUDOS|NODOS ikuskizunaren sorkuntza prozesura hurbilduko gaituen aperitibo eszenikoa. NUDOS|NODOS proposamen eszenikoa da, eta bertan ehungintza, dantza, musika eta ikus-entzunezkoak daude.
Dantza, ehunezko tramankulu batzuk eta musikariak zuzenean, hauen gainean, trikotatzeko prozesuan inspiratutako irudiak proiektatzen direlarik. Zuek zuen jakin-mina jarri eta zerbait ekarri beharko duzue aperitiborako, apuntatzen al zarete?

Small size Days 2020 - ANIMALARIUM ZINEMA

GAZTEFILMFEST eta KALAKALAB (GASTEIZ)

ANUMALARIUM ZINEMA - GAZTEFILMFEST eta KALAKALAB

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Prezioa: 8 €(pertsonako)
Datak: Otsailak 2
Ordua: 18etan
Iraupena: 45 minutu + esplorazioa
Hitzik gabea

Film laburren programa bat, animaliak protagonista dituena. Julia Ocker eta Nicolas Deveaux egileek txikienen irudimena sustatzen dute beren sorkuntza zinematografikoekin.
Esplorazioa: Animalia-siluetak eta formatu desberdineko pantailek laburmetrai berriak asmatzera eta filmatzera gonbidatzen gaituzte.

NATURARTEAN LANTEGIA

KIRIBIL KONPAINIA

NATURARTEAN LANTEGIA

Gomendatutako adina: 1-3 urte
Prezioa: 15 € ( sarrera bikoitza: heldu 1 + haur 1)
Datak: Otsailak 8
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60 minutu
Euskaraz

Adarrak eta harriak manipulatuko ditugu, eta horien dantzen mugimenduak landuko. Bozarekin jostatuko gara ere, Natura hotsak imitatzen, eta azkenean, asmatutako hizkuntzetan hitz egingo dugu.

SABLEAK Ikuskizuna

KIRIBIL KONPAINIA

SABLEAK Ikuskizuna

Gomendatutako adina: 1 - 4 urte
Datak: Otsailak 9
Orduak: 12etan eta 18etan
Iraupena: 30' + esploraziorako denbora
Prezioa: 8 € pertsonako
Hitzik gabea

Interpretea hareaz beteriko kaxekin iristen da eremura. Bakoitzak kolore eta jatorri ezberdina du. Horiekin eszenategiaren zirkulua trazatu eta hareazko ordulari bat eratzen du. Orduan ekiten zaio jolasari itsasertzetik basamortuaren bihotzeraino.

Esplorazioa: Aurkitzeke dagoen hondartza.

CANTO DO MEDO Ikuskizuna

LA CASA INCIERTA

CANTO DO MEDO Ikuskizuna

Gomendatutako adina: 2 - 6 urte
Data: Otsailak 15 eta 16
Ordua: 18etan eta 12etan, hurrenez hurren.
Iraupena: 40’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Gastelaniaz
Prezioa: 8 € pertsonako

Beldurrak kantatuz ikaratzen dira. Soineko urdin handi batez jantzia, ama batek lo egiterako orduan dituen beldurrak gogoratzen ditu… iluntasuna, gaueko zaratak. Mamuak, otsoa, munstroak.
Itzal, objektu eta abestiekin egindako antzelana.
Esplorazioa: gauarekin eta basoarekin jolasteko gonbita egiten duten amaren soinekoak.

JOKUEN ESZENOGRAFIAK instalazioa

Paraiso Antzerkia

JOKUEN ESZENOGRAFIAK

Gomendatutako adina: 1 - 4 urte
Datak: Martxoak 14
Ordua: 12etan (gastelaniaz )eta 18etan (euskaraz)
Iraupena: 75’
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Abentura artistiko bat, non handiek eta txikiek kartoizko eszenografia txikietan murgiltzeko aukera izan baitezakete, barnealdea arakatzeko, eraldatzeko eta familian bizitzeko espazio berriak sortzeko.

ALGODÓN Ikuskizuna

ESCENA MIRIÑAQUE

ALGODÓN Ikuskizuna

Gomendatutako adina: 1 - 4 urte
Datak: Martxoak 15
Orduak: 12etan eta 18etan
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Iraupena: 35' + esploraziorako denbora
Prezioa: 8 € pertsonako

Zeruari begiratu, eta hodeiak deskubritu ditugu bere izen eta kolorearekin. Emozioak irudikatzen dituzten eta unibertso iradokitzaile batera eramaten gaituzten hodeiak.
Esplorazioa: imajinatutako zeru batean, paisaia aldakor eta berriak sortzen ditugu, kotoizko biztanleak bagina bezala.

UN DIA EN EL TEATRO ikuskizuna

TEATRO ARBOLÉ

UN DIA EN EL TEATRO ikuskizuna

Gomendatutako adina: 2 - 6 urte
Data: Martxoak 29
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60' + esploraziorako denbora
Prezioa: 8 € pertsonako

Diziplinarteko esperientzia bat Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Antzerkian aurki daitezkeen lengoaia artistikoak ezagutzeko bidaia dibertigarria: mimoa, dantza, clown, txotxongiloak, zirkua, musika …
Esplorazioa: antzerkiaren urtebetetzearen ospakizuna.

¡VEN A BABIA! Ikuskizuna

PRODUCCIONES MAESTRAS

¡VEN A BABIA! Ikuskizuna

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Datak: Apirilak 5
Orduak: 12etan eta 18etan
Hizkuntza: Gaztelania
Iraupena: 50'
Prezioa: 8 € pertsonako

Etor zaitez Babiara! Amestera eta jolastera gonbidapena. Juliari, gehiegitan, ez zaio inguruan duen mundua gustatzen, eta horregatik joan ohi da Babiara. Baina, zer da Babia? Gure irudimenaren leku bat, zeinetan hobeto sentitzen garen. Antzerkiaren eta jolasaren bidez hainbat Babia bisitatuko ditugu, zu bakarrik falta zara bidaia hori bikaina izan dadin.

Salmenta urtarrilaren 28an hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:

  • On line, teatroparaiso.com webgunean goizeko 10:00etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
  • Telefonoz 945 128 819 harrera ordutegia:
    • Asteartea, asteazkena eta ostirala 16etatik 19etara.
    • * E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku-transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
  • Leihatilan, KunArteko egoitzan, harrera ordutegia:
    • Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
      *Ordainketa dirutan egingo da.

Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.

KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera. Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.

KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 128 819 (Asteartea, asteazkena eta ostirala – 16:30h a 19:30h) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi.