Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Paraiso Antzerkiak sorpresa eszeniko gozo bat sortu du ikusle txikitxuenentzat: Xokolat. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta hau “Small Size Performing Arts for Early Years” Europako proiektu barrenean dago

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.

Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi
  • Eszenografia eta Jantziak: Elisa Sanz, Teatro Paraíso
  • Eszenografiaren sorrera: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso, Utillería-Atrezzo S.L.
  • Argiztapenaren diseinua: Miki Arbizu
  • Argazkiak: Erre de Hierro
  • Musika hautaketa: Ramón Molins
  • Produkzuioa: Teatro Paraíso
  • Dramaturgia: Ramón Molins, Rosa A. Garcia
  • Zuzendaria: Ramón Molins
Nazioarteko Bira

Final Event Wide Eyes – Galway (Irlanda)
Festival ASSITEJ Biennale – Hungría

Nabarmendutako saioak
  • FETEN 2018
  • Mostra de Igualda 2018
  • Feria de Castilla La Mancha 2018
Babelesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria