castellanoeuskarahome
 
 
     

"Antzerkia Eskolara Heltzen Da" KANPAINA

 
  • Aurkezpena   • 2010-2011 Denboraldia    
 
 
     
 

Proiektu hau, Teatro Paraisok diseinatua eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak subentzionatua, 1984/85 ikasturtean jarri zen martxan.

Kanpaina hau proiektu bakarra da, hala bere jarraipenarengatik, ikusleak prestatzeko lan sakona egiteko aukera ematen baitu, nola gauzatzeko dituen baldintza pribilegiatuengatik: arreta pertsonalizatua, eskolako ikasle  gehienen parte-hartzea, hezkuntza-eskaeraren arabera diseinatutako programa espezifikoak.

Une honetan irakasleen, ikasleen eta Teatro Paraisoren artean konplizitatea badago, inplikazio handia pizten duena eta antzerkiarekiko hurbilketa pertsonala eta “kalitatezkoa” ahalbidetzen duena.

Edizio bakoitzean, guztira, 42 ikastetxek, 7.000 ikaslek eta 500 irakasle inguruk hartzen dute parte.


Kanpainaren barnean jarduera programa ezberdinak antolatzen dira, ikasturte bakoitza sekuentzia artistiko moduan prestatuz,  aldizka honako hauek osatuko dutelarik:


1. ANTZERKI IKUSKIZUNEN EMANALDIAK.

2. IKUSLEA PRESTATZEKO JARDUERAK.

3. BESTE ARTE BATZUEKIN ERLAZIONATZEKO PROPOSAMENAK.

4. ADIERAZPEN DRAMATIKORAKO TAILERRAK.

5. IRAKASLEAK PRESTATZEKO EKINTZAK.


Azken urteotan, Teatro Paraisok Kanpainaren barnean garatutako Antzerkigintza eta Hezkuntzako programak aurkeztu ditu nazio eta nazioarte mailan egindako foroetan.

 
 
       
 
 

 
     
 
Abetxuko Pueblo, 8 B • 01013 Vitoria • 945 289 323 info@teatroparaiso.com Harremanetarako 9352 Web gomendatu Faboritoetara gaineratu Abisu legala