| |
| |
|
|
| |
Mitusu Aretoa Teatro Paraisok eta Julio Perugorriak duela 15 urte hasitako proiektua da, helburutzat antzerki programazioa sustatzea duena eta Bilboko eta Bizkaiko umeei zuzendua dagoena.
Gaur egun bi jardunbide ditu: bata Bilboko Udaletxearekin, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” izena daramana eta, bestea, Bizkaiko Aldundiarekin, probintziako ikusleentzat. Gainera, INAEM-en eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza ere badu. Guztira, 12.678ikusle hurbildu ziren aretora 2009/2010 denboraldian. Aretoa Bilbo Rock- La Merced eraikinean dago kokatua eta 270 ikusleentzako edukiera du.
Parez pare, programa pedagogiko bat sustatzen ari gara aukera ezberdinak jasotzen dituena Antzerkia ezagutzeko, esaterako, Antzerkia eta Egilea programa, Egile eta Editoreen Elkartearekin elkarlanean.
Ekimen honen helburu nagusia hiriko Ikastetxeei beren ikasleekin Antzerkiaz gozatzeko aukera eskaintzea izan da, gure ikusle gazteenen arteko topaketak ahalbidetuz, gai, forma eta lengoaia ezberdinak garatzen dituzten ikuskizunen bidez.
15 urte hauetan publikoarekin esperientzia berezia izan dugu, non ikusleen prestakuntzan eta beren sentsibilizazio artistikoan ohiz kanpoko bideak landuz gozatu dugun.
|
|
| |
|
|
| |
EMANALDIETARAKO ARETOAK: BILBO ROCK – LA MERCED Mesedeetako Kaia 1 - 48003 BILBAO OTXARKOAGA UDALTEGIA- Pau Casals Etorbidea 19 - 48004 BILBAO DEUSTU UDALTEGIA - Lehendakari Agirre Etorbidea 42 - 48015 BILBAO |
|
| |
|
|
|
|