castellanoeuskarahome
 
 
     

BEÑAT-ETXEPARE
ARETOA

Vitoria-Gasteiz

 
  • Aurkezpena   • 2010-2011 Denboraldia   • Jarduera Paraleloak   • Inskripzioa   • Errebista 10-11
 
 
     
 


Beñat-Etxepare Haur eta Gazteentzako Antzerki Aretoa Teatro Paraiso eta Gasteizko Udal Antzoki Sarearen proiektua da, lankidetza-hitzarmenaren bidez lortu dena. Honi, INAEM, Eusko Jaurlaritza eta Caja Vital Kutxa bezalako erakundeak gehitzen zaizkio.

Antzokiak, Iparralde Gizarte Etxean kokatua, gehienez 284 eserlekurentzako edukiera du.

1994-95 ikasturtean zabaldu zenetik, Aretotik hezkuntza-ziklo ezberdinetako 300.000 ikusle inguru igaro dira. 2009-2010 denboraldian 25.054 ikuslek aukera izan zuten Antzerkiaren Artearen adierazpen ezberdinak ezagutzeko, proposatutako 8 ikuskizunei eta 115 emanaldiei esker.

Programazioarekin batera, programa pedagogiko paralelo bat garatzen da, “Ikusle izatearen Artea” deiturikoa, aukera ezberdinak eskaintzen dituena ikusleak prestatzeko eta beren emozioak adierazteko: Kafe Didaktikoak irakasleekin, Antzerkia eta Egilea Programa SGAE-rekin elkarlanean, Vital-Antzerki Zikloa eta Ikuslearentzako Urteko Sariak.

Aretoaren helburua haurren eta nerabeen eta Antzerkiaren arteko topaketa esanguratsua egitea da, egile garaikideen dramaturgia berriak sustatzeko apustua eginez. Gainera, haurrak eta gazteak demokratikoki kulturan sar daitezen lagundu nahi da, beren jatorri soziala, ekonomikoa edo kulturala edozein izanik ere.

Areto hau Mira Sarearen barnean dago eta Haur eta Gazteentzako Antzerkiaren Emanaldietarako Baldintzen Protokoloari atxikia dago.

 
 
       
 
 

ANTZOKIAREN HELBIDEA: IPARRALDE G.E. – Zuberoa Plaza 1. 01002 GASTEIZ

 
     
 
Abetxuko Pueblo, 8 B • 01013 Vitoria • 945 289 323 info@teatroparaiso.com Harremanetarako 9352 Web gomendatu Faboritoetara gaineratu Abisu legala