IKUSLEA IZATEAREN ARTEA
Ikastaro berria hastear dago eta berarekin Beñat-Etxepare Haur eta Gazteentzako Antzerki Aretoak pretatutako iharduerak.
Denboraldi honetan antzerki programazioak era askotako proposamenak aurkezten ditu, antzerki arteak eskaintzen duen sortze aukera mordoa erakutsiz. Zortzi proposamen aztertu ditugu, bai estetika arloan, bai gaiaren arloan, gure ikusle gazteen gozamena ahalbidetzeko eta jakin-mina pizteko helburuarekin.
Zuek harritzeko gogoz altxatuko dugu berriz ere ohiala, amets eginarazteko eta beti liluragarria den Antzerkiaren munduan zehar bidaiatzeko gonbidapena egiteko.
"Ikuslea izarearen Artea" programa didaktikoak ibilbide berriak taxutzen eta asmatzen jarraitzen du gure antzerki ikusleen begirada eta entzuketa bizteko. Ikusle izatea arte bat baita.
Denboraldi aurkezpen kafea
Denboraldia zapore onarekin hastea nahi dugu eta horretarako irakasleak, aktibitate programa berria ezagutzera gonbidatu ditugu, etapa berrirako hausnarketak eta iradokizunak elkartrukatzeko asmoarekin, kafe bat hartzen dugun bitartean.
Kafea harten dugun bitartean, programtutako ikuskizun guztiak eta "Ikusle izatearen artea" programa osatzen duten aktibitate paraleloak aukeztuko dira.
Vital-Antzerki. Familiarekin antzerki jolasean.
Jarduera honen helburua antzerki jolasa sustatzea da, emankizunaren ostean, abenduan aretora joandako 3 eta 5 urte bitarteko gutxi gorabehera 3.000 haurren familietan.
Kafe Didaktikoak
Teatro Paraisok Kafe Didaktikoak bultzatzea erabaki du, Aretoko talde pedagogikoaren eta ikuskizunetara ikasleekin etortzen diren irakasleen artean elkarrizketa arin eta iradokitzailea ahalbidetzearren.
Kafe didaktikoak Casa del Libro - Axular Liburudendan egingo dira, ikuskizunaren emanaldien aurreko egunetan, arratsaldeko 6:00etan.
Agertokira!
Aretoak, hiriko zenbait ikastetxerekin elkarlanean, haurrak edo gazteak agetertokiaren protagonista izateko esperientzia bat garatuko du.
Ikusleentzako sariak
2010/2011 ikasturterako ikusleari emateko Beñat Etxepare Sarietarako hamalaugarren edizioa deituko dute.
Bost sari mota emango dira: Ikusleentzakoak, Ikastetxeei, Irudi grafikorik onenari, Antzerki kritika hobenenari eta Agertokira" Hezkuntza lan onenaren saria.
Egileen sustapena. “Antzerkia eta Egilea” izeneko programa.
Teatro Paraisok, Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak eta Autor Fundazioak antzerki egileen lana zabaltzeko asmoz aurreko ikasturtean hasitako jarduerak garatzen jarraituko dute: Informazio txartelak, ikuskizunaren aurkezpena eta Autorea kafe didaktikoetan.