KunArte Sormen Zentro bezala eraginkorragoa da proiektu holistiko, integral eta diziplinartekoak garatzen dituen heinean,betiere hauek inguruko ekosistema artistikoaren egoera hobetzeko balio badute. Egonaldi Artistikoak gure ingurunearen ehundura artistikoaren profesionalizazioa hobetzeko erronka dira guretzat.

Egoilariak maila artistiko zein, produzkio eta kudeaketa mailan KunArteren laguntza jarraipena dute. Gainera, espezializatutako profesional batekin harreman zuzena izateak Arte, Zientzia eta Teknologiaren inguruko esperimentazioa eta gogoeta suspertuko du egoilariarengan.

KunArteren espazio ezberdinak eskura izatea (espazio eszenikoa, tailerra, esperimentaziorako biltegi industriala), hala nola, bere porposamen artistikoa haur txikien eta bere familien aurrean testatu ahal izatea, aukera paregabea da egoiliarrarentzat bere lan artistikoa sendotu eta profesionalizatzeko.

Lehen Haurtzaroaren inguruko proiektu artistiko bat baduzu eta kontatu nahi badiguzu idatzi helbide honetara: kunarte@teatroparaiso.com