TXURRAK ETA MENINAK

Arte-Bitartekaritza Mintegia

Datak: Urriak 4 eta 5, ostirala eta larunbata
Tokia: Montehermoso Kultur Etxea (Fray Zacarias Martínez 2, Gasteiz)

“Txurrak eta meninak.Arte-bitartekaritza mintegia”-n artearen eta hezkuntzaren arteko harremanari buruz hausnartuko dugu; gaur egun bi esfera horiek elkarreragiteko  dituzten zailtasunak aztertu, hauek gainditzeko alternatibak partekatuko, eta bien arteko sinergiak sendotuko ditugu.

Testuinguru formal zein ez formaletan, lotura hau funtsezko gai bat da ezagutza eskuratzeko eta herritartasun kritiko bat sortzeko. Guzti hau, gero eta konplexuagoa eta anitzagoa den testuinguru sozial eta kultural batean. Hori dela eta, “Txurrak eta meninak”-en bitartez, bi errealitateen arteko elkarrizketa aktibatzea bilatzen dugu, agian gehiegitan, orbita oso ezberdinetan lan egiten baitute, euren errealitate eta inertzia partikularrak direla eta.

Arte-bitartekotza mintegi hau, Mind the Gap proiektuaren barruan garatzen da, Interreg POCTEFA programak finantzatutako proiektu europarra, pirineoz haraindiko 12 bazkideen ahalegina eta ezagutza biltzen dituena. Mind the Gap-ek elkarrizketan jartzen ditu kultura eta hezkuntza alorretan berritzaileak diren esperientziak, Espainian, Frantzian eta Andorran lan egiten duten eragile instituzionalen eta hezkuntza eta kultur eragileen gaitasunak hobetze aldera.

“Txurrak eta meninak” Teatro Paraisok, Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudioa,-rekin batera Arabako lurraldean ezartzen ari den 2018-2020 ekintza planaren barruan kokatzen da, zeinetan Hezkuntza Artistikoa eta Alfabetatze Kulturala bultzatu nahi den. Halaber, topaketarako, eztabaidarako eta ezagutzarako gune bat sortu nahi du, gure testuinguru hurbilera, erreferentziazko ahotsak eta egungo esperientziak ekartzeko.

  • Irakasleak.
  • Hezkuntza artistikoaren arloan interesa duten artista eta sortzaileak.
  • Kultura edo gizarte-erakundeetan lan egiten duten hezkuntza artistikoko profesionalak (bitartekariak, kudeatzaileak, irakasleak, pedagogoak, etab.).
  • Gizarte-hezitzaileak.
  • Erakunde publikoak.

OSTIRALA, 2019KO URRIAK 4


 

GOIZEKO SAIOA

10:00etan. Mind the Gap proiektuaren aurkezpena, hezkuntza artistikoa

10:30etan. ¡Zein ondo legoke! Irakasleei zuzendutako formakuntza artistikoa. Irene Intxausti, Teklak Komunikazio eta Audientzien Estudioa.

Gasteizko irakasleei zuzendutako formakuntza-ibilbide bat da, eta hiru ikasturtetan zehar garatzen da. Bertan, kulturaren balioa hezkuntza-tresna gisa lantzeko eta hiriko geletan artisten egoitzak egiteko aukera ematen da.

11:00etan. Arte biziak eta hezkuntza: irakasleentzako baliabideak. Andrea Arrizabalaga Lasa, Artaziak.

Teatro Paraisorekin elkarlanean egindako lanetik abiatuta, arte biziak eta hezkuntza hurbiltzeko sortutako material didaktikoa partekatuko da. Irakaslegoari arte-proposamenak gelan baliabide gisa sartzen lagunduko dieten dinamikak, ariketak eta erreferentziak.

11:30etan. Atsedenaldia

12:00etan. Kulturarekin hazi, familian, landa-eremuan eta hiri-eremuanAnder Elorza, Komunikazioa eta Audientzien Estudioa; Pilar López, Teatro Paraíso

Hazteak, elikatu eta garatu esan nahi du. Baina, nola aplikatu kontzeptu horiek familia-audientziei? Bi esperimentazio-ildo aurkezten dira, eta horiek audientziei zuzenean hitz egin, Arteen bidez aurrera egin eta Kulturaren eremuan ernatzea eskatzen dute.

12:30etan. Eztabaida irekia

 

ARRATSALDEKO SAIOA

18:30etan. Ongi etorri instituzionala

19:00etan. Hasierako hitzaldia.Art Thinking. Arteak, sistemari buelta emateko tresna gisa.Carmen Oviedo, Pedagogías invisibles.

Ohiko hezkuntza-sistemak, zentzumenak narkotizatzen dituzten prozedura eta metodologien bidez, baliorik gabe uzten gaitu gure gizarteko eragile kritiko eta eraldatzaile gisa. Artea hezkuntza-sistema zaharkitu eta pasibo horri buelta emateko tresna gisa ulertzen duen ekintza-esparru bat da ‘Art Thinking’, herritar aktibo eta kritikoa sortzeko helburua duena.

20:30etan. Networking gunea.

 

LARUNBATA, 2019ko URRIAK 5


 

GOIZEKO SAIOA

10:00etan. Hitzaldia: EN RESiDÈNCiA. Hemen aurkitu dugu pentsatzeko gune bat. Lluís Vallvé, Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoa.

“Creadors En Residència”, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako artisten, ikasleen eta irakasleen artean partekatutako lan esparrua da. Ikasturte osoan zehar eta eskola-orduetan, diziplina eta belaunaldi ezberdinetako sortzaile garaikideek sorkuntza prozesuak garatzen dituzte, gazte talde batekin batera.

10:30etan. Hitzaldia: La experiencia LÓVA: remando juntas. Mª Isabel Diego Benito, Lehen Hezkuntzako irakaslea Gasteizko CPI Samaniego IPI-n.; Mª Cristina Rioja Samaniego, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako musika irakaslea CEIP Luis Dorao HLHI zentroan.

LÓVA (Opera, hezkuntza tresna bezala) Ikastaro batean zehar tutoreek egindako hezkuntza-proiektua da. Gela, zerotik abiatuta, opera bat edo musika-antzerki pieza labur bat sortzen duen konpainia bihurtzen da. Neska-mutilek, taldeetan antolaturik, libretoa idazten dute, eszenografia diseinatzen dute, argiztapena, musika osatzen dute, komunikazioa eta abar.

11:00etan. Hitzaldia: Planters: Planters: Arteetan eta Arteetatik heztea.Roger Fernàndez Cifuentes, Agitart; Marc Francesch Camps, ConArte Internacional.

“Planters” Eskoletan artisten presentzia ohikoa izatea sustatzen du, irakasle eta ikasleekin batera ikasturtean zehar proiektu artistiko bat garatzeko. Hitzaldi honetan artistaren rolean sakonduko da, sorkuntza artistiko hutsetik harago joaz, oinarrizko gaitasunen lana bultzatzeko, errespetua, elkarrizketa, identitatea, ahalduntzea, talde-lana, beste alderdi batzuen artean, hain zuzen ere.

11:30etan. Atsedenaldia

12:00etan. Hemengo esperientzien mahai-ingurua:

I will be everything. Jemima Cano, Baratza Aretoa.

7 eta 11 urte bitarteko neska-mutilekin audientziak eta ko-kreazioa garatzeko proiektua, Europa Creativa-k finantzatua eta nazioarteko zazpi kultur eragilek bultzatua. Bazkide bakoitzak, bere herrialdean, tailerrak egiten ditu eskoletan eta beste hezkuntza-gune batzuetan “hemendik 50 urtera” gaiaren inguruan. Ia 3.500 neska-mutilen erantzunekin, herrialde ezberdinetan egiten den hizkuntza anitzeko ikuskizun bat eraikitzen da.

0-6 Bizi! Manex Izagirre, Tabakalera.

0-6 bizi! 0 eta 6 urte bitarteko haur eta familiei zuzendutako proiektua da. Bere helburuen artean daude: adin tarte honetako haurren heziketa eta sormena lantzea, zein gurasoen intereseko gaiak jorratzea.0-6 Gunea modu kolektiboan eta parte-hartzailean diseinatu, eraiki eta martxan jarri genuen.

Dantzabideak. Fernando Sáenz de Ugarte, Dantzaz

Dantza-konpainia batek ikasgelan egiten du lan, sormen koreografiko berriak sortuz ikasleekin, eta, gainera, jendeari erakutsiko dizkio. Irakasleekin ere lan egiten da, ekoizpen horien arteko zubietan, konpainian eta jakintza-arlo desberdinetako programa pedagogikoetan arakatzeko. Bi munduren arteko topaketa bat, batasun eta bizikidetza bideak sortzeko, bien arteko hurbiltasuna eta egunerokotasuna erakutsiz.

Espaciokrea. Jon Echeverria, Nafarroako Nuevo Futuro elkartea, Gizarte-hezkuntzarako Berrikuntza laborategia.

Hezkuntza-jardunaren berrikuntza gakoa da kolektibo honentzat. Espaciokrea, honen adibide da. Haur eta gazteen sormen-prozesua sustatzeko animazio eta partaidetza-jardueren programa honek ideiak eta talentua hezkuntza tresna gisa darabil. Bere egite sozioedukatiboaren oinarri diren printzipio metodologikoak azalduko dituzte.

13:15etan. Tailerrak:

A Taldea: Cosmou. Gidaria: Roger Fernàndez Cifuentes, Agitart.

B Taldea: Zer gertatzen zait niri arte sorkuntzarekin? Gidaria: Jon Echeverria, Nafarroako Nuevo Futuro elkartea.

14:30etan. Bazkaria

 

ARRATSALDEKO SAIOA

16:00etan. Tailerrak:

A Taldea: Zer gertatzen zait niri arte sorkuntzarekin? Gidaria: Jon Echeverria, Asociación Navarra Nuevo Futuro.

B Taldea: Cosmou. Gidaria: Roger Fernàndez Cifuentes, Agitart.

17:00etan. Mahai-ingurua: Hutsunea bete.

  • Charo Garaigorta, Artium Museoa
  • Lluís Vallvé, Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoa
  • Hannah Frances Whelan, Baratza Aretoa
  • Hezkuntza alorreko profesional bat.

18:30etan. Artistak Egoitzan proiektuaren aurkezpena eta agurra.

 

 

TAILERRA: COSMOU

Gidaria: Roger Fernàndez Cifuentes, Agitart.

Asko dira landu beharreko alderdiak, fisikoa, espaziala, erritmikoa edota emozionala, dantzaren mundua ulertzeko. Tailer honen ardatzak norberaren gorputza, besteren gorputza eta espazio komunaren kontzientzia izango dira, erritmoaz eta musikaltasunaz ahaztu gabe. Pisuarekin, grabitatearekin, arintasunarekin, energiarekin eta musikaltasunarekin lotura landuko dugu. Era berean, musikaren eta dantzaren arteko loturaz jabetuko gara, eta musika oinarri hartuta dantza bizitzeko gai izateko beharrezkoak diren tresnez hornituko gara. Arropa eta oinetako erosoak gomendatzen dituzte.

 

TAILERRA_ ZER GERTATZEN ZAIT NIRI ARTE SORKUNTZAREKIN?

Gidaria: Jon Echeverria, Nafarroako Nuevo Futuro elkartea.

Taldeak hausnartuko du nola kokatu, zergatik eta zertarako, haurrekin edo gazteekin arte edo sorkuntza prozesu bati ekin nahi zaionean.

 

Tailerretarako plazak mugatuak dira, eta izen-ematea ordenaren arabera egingo da.

Andrea Arrizabalaga

Artaziak (2008) elkarteko kidea da, eta hainbat proiektu garatu ditu hezkuntza artistikoko eta kultura-bitartekaritzako praktiken inguruan, hala nola Tabakaleran eta DSS2016EU-n. Ikerlari gisa 2006an hasi zuen bere lana, Bartzelonako Unibertsitatean, eta, gaur egun, Artaziak kolektiboaren praktikari lotutako doktorego tesian dihardu; bertan, bitartekaritza artistikoaren inguruan hausnartzen du. Arte Ederretako lizentziaduna (EHU) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma, Hezkuntza Artistikoan (Bartzelonako Unibertsitatea).

 

Jemima Cano

Kultur ekoizlea eta kudeatzailea. Kultur proiektuak hiriko funtsezko elementu gisa ikustea, eta baliabideak lortzeko eta prozesuak hobetzeko gaitasuna izatea, Baratzaren talde fundatzailearekin bat egitera eraman zuen areto hau ireki aurretik. Aurreko nazioarteko esperientziarekin, Baratzan I will be everything proiektuaren kudeaketa eta aholkularitza lanak egiten ditu. Era berean, Eva Guerrero bere dantza konpainiaren ekoizpena uztartzen du Doos Kolektibotik inspiratutako beste proiektu batzuekin.

Mª Isabel Diego Benito

Lehen Hezkuntzako irakaslea da Gasteizko CPI Samaniego IPI ikastetxean. Bere ibilbide profesionala hasi zuenetik, arlo artistikoan formatzeko beharra sentitu du, argi izanda arteek duten garrantzia ikasleriaren garapen integralean. LÓVA proiektuan jasotako formakuntzak, zalantzarik gabe, garapen horren garrantzia areagotu besterik ez da egin Mariarentzat.

Jon Echeverría Esquina

Geografia eta Historian lizentziaduna eta Filosofian graduatua. Navarra Nuevo Futuro gizarte hezitzaile gisa egiten du lan, eta bertan Gizarte eta Hezkuntza Berrikuntzako Laborategiko arduraduna. Espainian Dynamo International-Street Workers Network (DYNAMIKA), populazio anitzekin lan egiten duten kaleko hezitzaileen nazioarteko sarea.

Ander Elorza

Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudio-aren kide fundatzaile. Hainbat lan dokumental garatu ditu (Estralurtar tierra, Sal Terrae). Freelance Komunikazio arduradun gisa lan egin du hainbat kultura-egiturentzat. Irakaslegoarentzako sentsibilizazio artistikoko formakuntzak egiten ditu, eta kultur egiturei zuzendutako komunikazio eta dokumentazio tailerrak garatzen ditu. 

Roger Fernàndez

Figueresen (Girona) jaioa, AGITART dantzaren eta mugimenduaren erakunde dinamizatzailearen sortzaile eta zuzendaria da, eta, besteak beste, proiektu artistiko eta hezitzaileak koordinatzen ditu. Planters proiektuari lotutako artista taldearen parte da konpainia. Bartzelonako Institut del Teatren graduatua eta VERVEko kide ohia, Leedseko Northern School of Contemporary Dance graduondoko konpainia.

Marc Francesch Camps

Kultur kudeatzailea. Historian lizentziatua, Kultur Kudeaketako Masterra eta Hezkuntzako Masterra. Gaur egun, Conarte Internacionaleko zuzendaria da, arteen eta kulturaren bidez gazteak eta haurrak hezten eta ahalduntzen aritzen den erakundea. Bere egitekoen artean daude elkarrizketa, ezagutza, sorkuntza artistikoa eta kultura-eskaintza sustatzea hezkuntza esparruan, bai eta formatzaileak prestatzea ere.

Charo Garaigorta

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoko hezkuntza eta publikoen programen saileko arduraduna da. Arte Ederrak EHUn amaitu eta gero, Arte eta Hezkuntza ikasketak egin zituen Columbia Universityn. Hainbat hezkuntza sailetan egin du lan: MOMA, The Bronx Museum, for the Arts. eta Guggenheim NYC; hainbat museo, arte zentro eta galerietan erakutsi du bere lana, Casa de America-n (Madril) edo The Bronx Museum for the Arts (NY).

Irene Intxausti

Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudio-aren kide fundatzaile. Historia eta Musika Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Komunikazioaren Kudeaketa Kultura Erakundeetan eta Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialean Postgraduak egin ditu. Komunikazio zuzendari lanak bete ditu Tabakaleran, eta Komunikazio arduradunarenak Teatro Paraison. Azken urteetan Deustuko Unibertsitatearekin batera lan egiten du, eta ADESTE eta Connect proiektuetan parte hartzen du.

Manex Izagirre

Manex Izagirrek (Tolosa, 1986) arkitektura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Arkitektura eta hirigintza gaietan aritu zen Astazaldi Ark estudioan, eta hiritarren parte-hartze eta autoeraikuntza proiektuetan M-etxea kolektiboan. Gaur egun, Hirikilabs kultura digitala eta tekologia hiritar-laborategi dihardu, Donostiako Tabakaleran, hezkuntza programa eta proiektuak koordinatzen.

Pilar López

Bere prestakuntza eta praktika profesionala arte eszenikoen, bitartekaritzaren eta audientzien garapenaren arteko elkarguneei lotuak daude. Teatro Paraisoko kide fundatzailea da. Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren sortzaileetako bat. Gaur egun, KunArte, Berrikuntza Artistikorako Zentroan garatzen diren programa artistiko eta formatiboak zuzentzen ditu, Arabako Foru Aldundiaren Antzerkia eskolara heltzen da kanpaina, eta antzerki aretoetan, Gasteizko Beñat Etxepare eta Bilboko Mitusu haur eta gazteentzako proiektuak kudeatzen ditu.

Carmen Oviedo

Magisteritzan diplomaduna, Artearen Historian lizentziaduna eta Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusketan masterduna. Pedagogías Invisibles artea + hezkuntza kolektiboaren koordinatzaile eta Madrilgo Mataderoko Hezkuntza Taldeko kidea, 2018an desegin arte.  Hizlaria eta panelista, hezkuntza artistikoari eta kultura kudeaketari buruzko foroetan, Mexikon, Espainian, Costa Rican edo Txilen. Espainiako eta nazioarteko hedabideetan argitaratu ditu artikuluak.

Mª Cristina Rioja Samaniego

Musika irakaslea Luis Dorao HLHI-ko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Kasualitatez, “Expresión dramática para maestros” ikastaro bat egin ondoren, antzerkiak maila pertsonalean eta hezkuntzan dituen aukerak aurkitu zituen. Aldi berean, Orff-Keetman filosofia ulertzen joan nintzen, musika eta mugimendua beste arte eta Curriculum-eko arloekin erlazionatzeko aukera ematen duena. LÓVAk aurreko bi aurkikuntzak gelako proiektu global batean batzea ekarri zuen.

Fernando Sáenz de Ugarte

Kultur kudeatzaile eklektikoa, geologo formakuntzaz, animazio soziokulturalean, kultur kudeaketan eta arte eszenikoetan aritua, ez ditu alde batera utzi giza eskubideen arloan nazioarte mailako zenbait esperientzi, jolas eta jostailu tradizionalei buruzko azterketak edo haztegia eta etxea. Dantzaz-en 2012az geroztik, erakundea berregituratzeko eta sendotzeko lan egiten du, lan tresna nagusi gisa berrikuntza eta kolaborazio lana erabiliz

Lluís Vallvé Cordomí

CRPSA – CRAB-ko zuzendaria. Arte hezkuntzako irakaslea eta 2009tik Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoko Berrikuntza Programen eta Prestakuntza arloko programa artistikoen arduraduna. Irakaskuntza kultur kudeaketarekin uztartu du, eta arteak hezkuntzan duen zereginari buruzko gogoeta egin du. Creadors En Residència programa bezalako proposamenak lantzen lagundu du. 

Hannah Frances Whelan

Europako Antzerki Arteen lizentziaduna Londreseko Rose Bruford Collegen, eta Masterduna Leicesterreko DeMontforteko Unibertsitatearen Identitatearen Eszenifikazioan. Antzerki lan ugaritan egin du lan antzezle, idazle, dramaturga eta zuzendaritzako laguntzaile gisa. Ingalaterran Zecora URA Theatre Network, New International Encounter eta Unfinished Business taldeekin izan du hartu-emana. Gaur egun, I will be everything europar proiektua koordinatzeko lanak betetzen ditu.

Captura de pantalla 2019-09-25 a las 10.28.43