2018/2019 ikasturtearen abentura abian!

ARO BERRI bat irekitzera goaz, BERRITASUN eta EMOZIOZ beterik. Ume guztiek 100 lengoiai dituztela uste dugu, eta horregatik kurtso honetan, tailer guztiak hirueledunak izango dira, gaztelaniaz zein euskaraz lan egingo duen artista-tutore bat izango baitute, hala nola KunArte egoitzen artista talde bat, kurtsoan zehar ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz parte hartuko dutenak.

Zuen umeen proiektu artistiko anitz eta bereziekiko harremana zabaldu nahi dugu, beraien Sormena eta Adierazmena bultzatzeko, eta KOMUNIKAZIO kode ezberdinak erabiltzeko lengoiai anitzetan egingo dugu.

Sormen laborategiak 3-6 urte bitarteko haurren ESTIMULAZIO ARTISTIKOARENTZAKO proposamen bat dira

  • Abentura berriztatzailea SORMEN eta EMOZIOEN munduan.
  • Arteen aniztasuna bizitzeko ESPERIENTZIA GLOBALA (plastika, dantza, musika, antzerkia, irudiak…) hiru hizkuntzen erabilera interaktiboaren bidez, INGELESA, EUSKARA eta GAZTELANIA.

Norentzako tailerrak dira hauek? 2013, 2014 eta 2015ean jaiotakoentzat.

Horrela antolatuko dira taldeak

  • Egunak: astearte edo astezkena
  • Ordutegia: 18etan
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania eta ingelesa
  • Adinak: 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrak.

Ikasturtea urriaren 8an hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da.

Matrikulak.

MATRIKULAZIO EPEA

  • Uztailaren 20ra arte.

PREZIOAK:

  • Matrikula: 20,00 €
  • Ikasturte osoa: 195,00 €

ORDAINKETA MODUA:

  • ESKAINTZA: ordainketa bakarra (matrikularen prezioaren deskontuarekin): 195,00 €
  • Bi ordainketa: 215,00€ (matrikula osatzerakoan 135€ eta 2019ko urtarrilak 15a baino lehen, 80€)

Kontuan izan plaza ez dela behin behinekoa izango, antolatzaileek horrela baieztatu arte. Mezurik ez jasotzekotan, mesedez, jar zaitezte gurekin kontaktuan.

Ordainketak CAJA LABORAL KUTXAko kontu honen bitartez:
ES58 3035 0073 5307 3006 5083

Formulario de inscripción a talleres

Matrikulatzen den haurraren datuak

Izen-abizenak *

Jaiotze data *

Tailerra egiteko aukeratzen duzun eguna

Haurraren arduradunaren datuak

Izen-abizenak *

Posta elektronikoa *

Telefono zenbakia *

KunArte-ri buruzko informazioa jasotzerik nahi?