KunArte, Berrikuntza Artistiko eta Lehen Haurtzarorako Zentroa


  • KunArte, Haurtzaroarentzako (1-6 urte) eta beren inguruan dauden pertsona helduentzako Berrikuntza Artistikorako Arte Zentroa daukagu.
  • DIBERTSIO adimentsua, ESTIMULAZIO artistikoa eta HEZKUNTZA kulturala eskaintzen die haurrei eta beren familiei. 

Orrialde zuriaren garaia da Haurtzaroa, estalgabetzeke dago dena. Lurralde berria da. Aukeraz beteta dagoena.

Txikitxoek, mundua esploratzeko daukaten desira horrekin, espresio artistiko guztien abiatze puntuan kokatzen dira: ibiltzeko oreka bilatzen duten bitartean, dantzatu egiten dute; soinuekin jolasten, musika aurkitzen dute; material ezberdinak miatuz, Arte Plastikoekin egiten dute topo... Artea adin hauetan ezinbestekoa den estimulazio horretarako baliabide ezin hobea dela esan dezakegu, haurren trebakuntza intregala sustatzeko erreminta baliogarria alegia, beren adimen anitzak garatzen ahalegintzen duena. 

KunArte ESTIMULAZIO ARTISTIKORAKO proposamena da, abentura berritzailea SORMENAREN eta EMOZIOEN eremuan. ESPERIENTZIA GLOBALA azken finean, Arteen oparotasuna bizitzeko aukera ematen diguna.

KunArte sehaska sortzailea da, izaki berri eta bereziak hazteko sortu izan dena. Sehaska toki txikia delako (gizakia babesteko erabiltzen den lehen tokia) eta sinbolikoki utopiak betidanik abagunea izan duen tokia ordezkatzen duelako.

Sehaskak bezala, KunArte-k 4 hanka ditu, 4 lan ardatz: proiektu ezberdinak garatzeko posibilitatea ematen digutenak eta familia nahiz profesionalekin lan egiteko aukera ahalbidetzen digutenak.

1. Tallerarte

TallerArte-k, hazkuntza pertsonala, banan-banakako adierazpena, hizkuntza artistiko desberdinak eta Arteak lehen Haurtzorotik eskaintzen dizkigun abagune ludikoen esplorazioa ahalbidetzen duen ingurune kreatiboa sortu nahi du. Artea, estimulazio, adierazpen, hausnarketa, desira, komunikazio, imaginazio gisa ulertzen dugu, ezagutza eta emozioaren arteko topaketa izango balitz bezala. Hezkuntza-eskubide besterenezin giza.

TallerArte irailean hasi eta maiatzan bukatzen da. 3-6 urteko umeei zuzendutako proposamen artistikoa, astero ordu beteko saioetan garatzen dena.  

Informazio gehiago, hemen

2. 'Ikusi Makusi' Familientzako Programazioa

Arte Eszenikoak eta Musika familian ikusi, begiztatu eta dastatzeko abagunea da. Haurrak eta horiekin doazen pertsonak kulunkatuz, horien guztien eta artisten arteko topaketa adierazgarriak eragiten saiatzen gara. Ume txikiak pertsona eta ikusle gisa hazi behar dira ingurune babestu batean. Ingurune horrek, bai segurtasuna bai sentsorial eta emoziozko lurralde berriak aztertzera bultzatu behar die. 

Ikusi Makusi, azaroan hasi eta Aste Santuan bukatzen den programazioa eszenikoa daukagu, Gasteizen garatzen dena eta 1-6 urteko haurrei eta beren familiei zuzenduta dagoena.

Informazio gehiago, hemen

3. Proiektu sortzaileen sehaska

KunArte sorkuntza eta ikerketarako toki irekia da, bai bertako lagunek, eta bai artistek, disziplina ezberdinetako profesionalek eta beste lagun batzuek bikaintasun-goi-mailako proiektuen garapenean esku hartu ditzaketeen espazioa. 

Informazio gehiago nahi izatekotan, gurekin kontaktuan jar zaitezke arazorik gabe (kunarte@teatroparaiso.com).

4. 'Artez Arte' Mintegia

Mintegiaren helburua Antzerkia, Artea eta Haurtzaro Txikiaren arteko lotura ugarien begirada panoramikoa eskaintzea da. Bere ikuspegia iradokitzailea izan daiteke arte-profesionalentzat, heziketa, psikologia edo gizakiarengan Artearen genesiaren oinarriak aztertzeko jakin-mina daukan edozein hiritarrentzat. 

Informazio gehiago nahi izatekotan, gurekin kontaktuan jar zaitezke arazorik gabe (kunarte@teatroparaiso.com).

Laguntzaile:

    • Gobierno Vasco: Departamento de cultura   inaem web
    • small-size-logo 

Kolaboratzaile:

  • logo escuela de magisterio negativo  
  • dna14-bn1
  •