Ikusi Makusi Programazioa

Erantsitako dokumentuak

Arte Eszenikoak eta Musika familia osoarekin ikusi, aurkitu eta dastatzeko aukera. Ikusi Makusi 1 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako programazioa da.

Honekin, 2016-2017 denboraldian urtarriletik apirilera izango diren proposamenak aurkezten dizkizuegu.

Sarrerak urtarrilaren 17tik aurrera (goizeko 10etatik aurrera) egongo dira eskuragarri. Kontuan izan ez dela eskakizunik onartuko aipatutako data eta ordua baino lehen.

Sarrerak bi modutan eskatu daitezke:

  • Web orri honetan aurkituko duzuen formularioaren bidez.
  • 945 12 88 19 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, 10etatik 14etara.

Gogorarazten dizugu sarrera eskaera bat baino ez duzula egin. Hurrengo egunetan jarriko gara zurekin harremanetan zure erreserbaren berri emateko.

KunArte-tik bidaltzen dugun informazioa zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, zure eskaerarekin arazoren bat egon dela uste baduzu edota bestelako zalantzarik izatekotan, 945 12 88 19 telefono zenbakian aurkituko gaituzu, baita kunarte@teatroparaiso.com helbide elektronikoan ere.

Eta orain... gozatzera!!

 

URTARRILA

 

Teatro Paraíso Antzerkia

"CÍRCULOS EN MOVIMIENTO" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 8 hilabetetatik - 2 urtera

Data: urtarrilak 28, larunbata

Ordua: 12etan eta 18etan

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: 15€ ( sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Zirkuluarekin eta bere mugimenduarekin gozatzeko aukera bat. Mundu poetiko txikiak sortu eta bertan familia guztiak hartuko du parte. Esperientzia borobila!

 

La casa incierta (Brasil)

"DESAYUNO FRÁGIL" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 1-4 urte

Data: urtarrilak 29, igandea

Ordua: 12etan eta 18etan

Iraupena: 40 min + esplorazioa

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: 8€ pertsonako

 

7 maleta hauskor. Etxearen barnekaldean ogia egiten da. Belarriaren barrukaldean amaren sehaska kantak entzuten dira gosaria prestatzen duen bitartean.

 

Ondorengo instalazioa:

Dena prest gosari poetiko bat gauzatzeko. Mahai gainean lumak, konfetia, eta objektu bitxiak plateren ondoan.

 

 

OTSAILA

 

Kiribil (Iparralde)

"NATURARTEAN" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 1-3 urte.

Data: otsailak 4, larunbata.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: euskara.

Prezioa: 15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Adarrak eta harriak manipulatuko ditugu, eta horien dantzen mugimenduak landuko.

 

Bozarekin jostatuko gara ere, natura hotsak imitatzen, eta azkenean, asmatutako hizkuntzetan hitz egingo dugu.

 

Kiribil (Iparralde)

"NUNDIK" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 8 hilabetetatik - 2 urtera

Data: otsailak 5, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 30 min + esplorazioa.

Hizkuntza: hitzik gabe

Prezioa: 8€ pertsonako

 

"IZ" ikuskizunean oinarritua "Nundik"-ek naturatik gizakira bidaia proposatuko digu. Elementu naturalen (harria, egurra) eta ahotsaren laguntzaz soinu naturalak musika bilakatuko ditugu.

 

Ondorengo instalazioa:

Harriz eta adatsez sorturiko espazio poetikoa, txikitxoenen adierazpen artistikoaren hatsa zabalduz.

 

 

 

Teatro Paraíso Antzerkia

"SEHASKA KANTAK EHUNTZEN" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 8 hilabetetatik - 2 urtera

Data: otsailak 12, igandea

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 30 min. + esplorazioa

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: 8€ pertsonako

 

Emanaldi poetiko eta jostagarria, zeinetan bi emakume urrumak eta besarkadak josten dituzten, munduko sehaska kanten sonoritatean biltzen gaituzten bitartean.

 

Ondorengo instalazioa:

Artilea emozioak josteko... Kabi haundiak eta txikiak... Gure haurtxoei sehaska kantak xuxurlatzeko espazioa.

 

 

Jabuti Theatre (Eskozia)

"SENSORY EXPLORATION" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: otsailak 18, larunbata.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: gaztelania / ingelesa.

Prezioa:15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Jabuti Theatre-k bere unibertso kreatiboan murgiltzera gonbidatzen zaitu, teknologia sentsoriala dantza eta txotxongiloekin joslasteko.

 

 

 

Jabuti Theatre (Eskozia)

"PAPER MEMORIES" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: otsailak 19, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 30 min. + esplorazioa.

Hizkuntza: gaztelania / ingelesa.

Prezioa:8€ pertsonako

 

Ikuskizun baten sorkuntza prozesua ezagutzeko esperientzia bat. Bidaia Eskozian hasiko dugu, lehen ideia eta aieruei begiradatxo bat botata. Gero, sortutako istorioan murgilduko gara. Memories haur baten memoriaren istorioa da.

 

WORK IN PROGRESS ( garatzen ari den proiektua). Edukiera 50 ikuslekoa izango da.

 

Ondorengo instalazioa:

Haur eta helduek beren istorio eta memoria propioa esploratuko dute. Istorio hauek guztiak artistek bere herrira eramango duten liburu bat osatuko dute.

 

 

 

MARTXOA

 

A la sombrita teatro

"JUGANDO CON LAS SOMBRAS" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: martxoak 4, larunbata.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa:15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Itzalen antzerkia familian ezagutzeko eta zure txotxongiloa sortzeko aukera paregabea.

 

Animatzen zara?

 

 

A la sombrita teatro

"EL PATITO FEO" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: martxoak 5, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 40 min. + esplorazioa

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa:8€ pertsonako.

 

"El patito feo" ipuinean murgilduko gaituen itzalen ikuskizun magikoa. Ahateen ikuiluan jaio eta zisne bat izatera heldu zen gizakia.

 

Ondorengo instalazioa:

Antzerki konpainiak ikuskizuna barrutik erakutsiko digu, itzalen antzerkia egitea zer esan nahi duen ikus dezagun. Gero gure itzalekin eta pertsonaienekin jolastuko dugu.

 

 

 

Teatro al vacío (Mexico)

"PULSAR" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 1-4 urte.

Data: martxoak 12, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena:40 min + esplorazioa.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 8€ pertsonako.

 

Zoruaren gainean jolasten, bi pertsonaia paisaia batean murgilduko dira. Pasaia hau etengabe eraldatzen diren egur zatiez egina dago: mugitu, hazi, zarata egiten du. Elkarrekin eraikitzearen esperientzia biziko dute.

 

Ondorengo instalazioa:

Plano horizontalak lurra irudikatuko du. Lauoinka ibiliz materia esploratuko dugu: area, buztina. Jaiki ere egingo gara zerura begiratzen dioten eraikuntzak ikusteko.

 

 

 

Alberto Itoiz, Elisa Peñagaricano

"MUSICANDO" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: martxoak 18, larunbata.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Gorputza ahotsaren eta musikaren motore bezala. Musikalitatea garatu eta aktiboki parte hartzeko topaketa bat.

 

 

 

 

Alberto Itoiz, Elisa Peñagaricano

"MARI TA TXIRU" KONTZERTUA

Gomendatutako adina: 2-5 urte.

Data: martxoak 19, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena:40 min + esplorazioa.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 8€ pertsonako.

 

Zeharkako flauta eta marinba protagonista dituen kontzertu honek Ibert, Bartok, Grieg, Ravel edota Mancini-ren unibertso sonoroak erakutsiko dizkigu. Irudimena askatu eta emoziak piztuko dituen esperientzia musikala.

 

Ondorengo instalazioa:

Eguneroko objektuen soinua esploratu eta perkusio musika-tresnak eta haizedunak sortuko ditugu.

 

 

 

Teatro Paraíso Antzerkia

"TXOKOLARTE" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 1-4 urte.

Data: martxoak 25 eta 26, larunbata eta igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 75 min.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1)

(Derrigorrezkoa guztientzako aldatzeko arropa)


Lur eta zur utziko zaituzten proposamena eta Arterekin topo egitea ezin gozoagoa egingo duena. Txokolateak duen espresiorako gaitasuna esploratuko dugu. Zikindu egingo gara eta gure urratsak kunarten utziko ditugu.

 

 

 

 

APIRILA

 

Teatro al vacío (Mexico)

"CON-MOVER" LANTEGIA

Gomendatutako adina: 1-4 urte.

Data: apirilak 1, larunbata

Ordua: 12etan eta 18etan

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1)

 

Gorputzarekin bizitzeko espazioa. Bat-bateko komunitateak sortzen dituzten gorputz jolastiak. Haur eta helduntzako tailerra jokua partekatu eta gorputzaren posibilitateak esploratzeko.

 

Teatro al vacío (Mexico)

"CIELO" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 1-4 urte.

Data: apirilak 2, igandea

Ordua: 12etan eta 18etan

Iraupena: 40 min + esplorazioa.

Hizkuntza: gaztelania.

Prezioa: 8€ pertsonako.

 

Zeruaren metaforarekin jolastuz, bi pertsonaia obejektu sentikorrez betetako espazio poetiko bat esploratuko dute. Ikusleek esperientzia atsegin, gozo eta leun bat bizi ahalko dute.

 

Ondorengo instalazioa:

Objektu hegalariak espazioa zeharkatzen dute. Lumek, zintzilakatutako ispiluek eta puxikek sorkutza berriak inspiratuko dituzte.

 

 

 

Asier Kidam 

MAGIA LANTEGIA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: apirilak 8, larunbata.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 60 min.

Hizkuntzaa: gaztelania / euskara

Prezioa: 15€ (sarrera bikoitza - haur 1 + heldu 1).

 

Haur eta helduei zuzendutako esperientzia benetan magikoa irudimenaren ildotik. Barnean daramagun magoa azaleratuko duten eraldaketa-jolasak eta trikimailu originalak.

 

 

 

Asier Kidam

"IMAGINE" IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 3-5 urte.

Data: apirilak 9, igandea.

Ordua: 12etan eta 18etan.

Iraupena: 40 min. + esplorazioa.

Hizkuntza: euskara

Prezioa: 8€ pertsonako.

 

Irudimenak ba al du sorkuntzarako ahalmenik? Publikoa izango da protagonista magiaz eta umorez betetako unibertso misteriotsu batera eramango gaituen bidaia ahaztezin honetan.

 

Ondorengo instalazioa:

Irudimena buruan eraman beharra dago beti, beraz, kapela magiko bat jantziko dugu eta edozer eraldatzeari ekingo diogu; objektuak, pertsonak eta zergatik ez… mundua!