Arte Eszenikoak eta Musika familia osoarekin ikusi, aurkitu eta dastatzeko aukera. Ikusi Makusi 1 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako programazioa da.

KunArtek Arte eta Kulturari hurbiltzeko modu ezberdina proposatzen du. Esperientzia hauek bi une ezberdinetan gertatzen dira, ikuslearen emozioak sustatzeko: Alde batetik, KONTENPLAZIOA eta bestetik ESPLORAZIOA.

Honekin, 2017-2018 denboraldian urtarriletik martxo bukaerara arte izango diren proposamen berriak aurkezten dizkizuegu.

Sarrerak urtarrilaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri. Kontuan izan ez dela eskakizunik onartuko aipatutako data eta ordua baino lehen.

Eta orain … Gozatzera!

TXOKOLARTE Tailerra

Teatro Paraíso Antzerkia (Gasteiz)

TXOKOLARTE

Gomendatutako adina: 2 - 5 urte
Datak eta Orduak:
Otsailak 3 – 18etan – Gaztelania
Otsailak 4 – 12etan eta 18etan – Gaztelania
Martxoak 24 – 12etan eta 18etan – Gaztelania
Martxoak 25 – 12etan eta 18etan – Euskara
Iraupena: 75'
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Artearekiko topaketa eztitu eta txokolateak adierazpiderako dituen aukerak plazerez miatzeko proposamen harrigarria. “Jainkoen elikagaia” ikusi, ukitu, eraldatu, sentitu, manipulatu eta, jakina, dastatu ahal izango dugu.
Zikindu egingo gara eta arrastoak utziko ditugu.

XOCOLAT Ikuskizuna

Teatro Paraíso Antzerkia (Gasteiz)

XOCOLAT

Gomendatutako adina: 2 – 5 urte
Data: Otsailak 18
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45' + esploraziorako denbora
Hizkuntza: 12etan - gaztelania /18etan - euskara
Prezioa: 8 € pertsonako

Ustekabeko lan eszeniko gozoa, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean.

IRAULTZA MAGIKOA Ikuskizuna

Asier Kidam (Gasteiz)

IRAULTZA MAGIKOA

Gomendatutako adina: 3 - 6 urte
Data: Otsailak 25
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45' + esploraziorako denbora
Hizkuntza: 12etan - gaztelania / 18etan - euskara
Prezioa: 8 € pertsonako

Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak

DULCE DE LECHE Ikuskizuna

Escena Miriñaque (Kantabria)

DULCE DE LECHE

Gomendatutako adina: 1 - 3 urte
Data: Martxoak 4
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 40' + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Noe eta Zikoina zain daude sukaldeko suaren epelean, bata haurtxoaren zain eta bestea txitaren zain. Bitartean, poemak, lotarako kantak eta amets egiteko ferekak prestatzen dituzte sukaldean bost zentzumenekin. Haurraren begiak mundura zabaltzeko bost leiho.

ASOMBRARTE Tailerra

A la sombrita Teatro (Andaluzia)

ASOMBRARTE

Gomendatutako adina: 3 - 5 urte
Data: Martxoak 10
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60'
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Itzalen antzerkira hurbildu eta txotxongilo lau bat moldatuko dugu. Itzalen antzerkiak munduan dauden antzerki modu zahar eta iradokigarrienetako bat dira. Lantegi horrek hori guztiori du ardatz eta elementu sinpleekin dibertsioa, sormena eta dramatizazioa uztartzea du xede.

UN TROCITO DE LUNA Ikuskizuna

A la sombrita teatro (Andaluzia)

UN TROCITO DE LUNA

Gomendatutako adina: 3 - 5 urte
Data: Martxoak 11
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 40' + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Nork ez du noizbait amets egin ilargiari hozkada bat ematen ziola? Hori izan zen hain zuzen ipuin honetako animalien nahia. Zatitxo bat dastatu nahi zuten besterik ez, baina luzatu eta luzatu, eta ez ziren ilargia ukitzeko gai. Hau da lehenengo begiradan eskuraezinak diruditen desioen istorioa, ilargia bezala, baina elkarlanari esker lortu egiten direnak.

CORO COCÓ Emanaldia

La Pai (Aragoi)

CORO COCÓ

Gomendatutako adina: 1 - 4 urte
Data: Martxoak 18
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 55' + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Koko Korua haurren folklorearen munduan barneratzeko ekitaldi erritmiko bat da. Folklorearen bidez heziketa estetikoak sentsibilitatea leuntzen du, adimenetik bereizezina.

DANZARTEMOCIONES Tailerra

En cuerpo y alma (Gasteiz)

DANZARTEMOCIONES

Gomendatutako adina: 2 - 5 urte
Data: Urtarrilak 27, larunbata
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60'
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Dantza egitea norberaren gorputza sentitzea da. Bizi-energiarekin konektatzeko proposatzen dizugu zure familiak lagunduta, kanpotik ikusi eta barnetik senti gaitzazun. Adierazpen, bizitasun eta sormenerako baterako leku bat partekatzean ernatzen den poztasunetik igaroz

AUPAPA Ikuskizuna

Zigzagdanza (Asturias)

AUPAPA

Gomendatutako adina: 6-18 hilabete
Data: Urtarrilak 28, igandea
Ordua: 11, 12, 17 eta 18etan
Iraupena:
Hizkuntza: hitzik gabe
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Dantza-instalazioa haurtxoentzako beren gurasoek lagunduta. Emakume bat kristalezko kubo baten barnean bizi da, eta haurtxoak hartara hurbildu eta igo daitezke eta behatu egin dezakete. Zentzumen-esperientzia plazerezko eta emozioz betea.

Salmenta urtarrilaren 15ean hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:

  • On line, teatroparaiso.com webgunean goizeko 10:00etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
  • Telefonoz 945 12 88 19 harrera ordutegia:
    • Astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala 16etatik 19etara.
    • * E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku-transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
  • Leihatilan, KunArteko egoitzan, harrera ordutegia:
    • Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
      *Ordainketa dirutan egingo da.

Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.

KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera. Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.

KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 12 88 19 (A– O 16h a 20h) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi.