Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Ingurugiroa ulertzeko asmoa dutenez, gorputzez ingurugiroarekin esperimentatzen duten umeen jokoetan oinarrituta dago ikuskizun hau. Eskuragarri dituzten objektuen manipulazioaren bitartez, pentsamendua eraiki eta horrela, irudimenaren atea irekiko dute.

“Kubik”-en, bi antzezleek eraikuntza-joko bat manipulatzen dute, pilatu, transformatu eta mugitu egiten dena eta esploratzeko toki berriak sortzen dituena. Mugimenduan dagoen egitura da eta bolumenek eta formek pantaila txiki mugikorrak sortuko dituzte eta bertan, irudiak agertuko dira.

Antzezleak batera ohartuko dira etxeak, trenak, basoa, itsasoa, etab. sortu eta begiratzeak sortzen duen gozamenaz eta ikusle txikiak, iruditu, aurkitu eta amestu ahal den zentzumenen unibertso batean murgilduko dituzte.

”Kubik”-en dena aldatzen da, dena eraldatzen da. Mundu batek mundu berri bati bide ematen dio.

Sariak

FETEN saria 2013. Ikuskizun onenaren saria

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Rosa A. García edo Maitane Goñi, Aitor de Kintana edo Jon Ander Alonso
  • Jantziteria: Françoise Van Thienen
  • Argiztapena: Vincent Stevens
  • Ekoizpena: Teatro Paraíso
  • Ikaslea Egonaldian: Leyre Perrino
  • Musika eta soinu efektuak: Bingen Mendizabal
  • Irudien Diseinua eta Bideoak sortzea: Marc Cerfontaine
  • Egileak: Rosa A. García, Charlotte Fallon, Marc Cerfontaine
  • Zuzendaria: Charlotte Fallon
Nazioarteko Bira

Belgika, Italia, Kroazia, Frantzia, Estatu Batuak, Irlanda, Norvegia, Portugal, Finlandia, Mexiko, Errumania eta Ekuador.

Nabarmendutako saioak
  •  Acundote 2017 programazioa.
  • CUCU 2017 jaialdia
  • Fira de Titelles de Lleida 2014.
  • Teatralia 2014 jaialdia.
  • Feten 2013
  • “Rompiendo el Cacarón” zikloa 2012
  • Haurrentzako Nazioarteko Antzerki Asteak 2011
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria
Laguntzailea
Guimbarde