Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Donostia-San Sebastián 2016, Europako kultur hiriburua ekimenak kooperatibismoaren gaia lantzen duen Kooperarock proiektua garatzera gonbidatu zituen Teatro Paraíso eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Institutua.

Ikuskizun berri bat sortu dira proiektu horren baitan eta haren behin-behineko izenburua ere Kooperarock izango da. Istorio dinamiko eta poetiko horretan, jatorri desberdineko lau pertsonaia elkartuko dira eta aurre egingo diote elkarri. Beren desberdintasunak aukera ona direla deskubrituko dute, haiei esker elkarren osagarri direlako. Hala, proiektu kooperatibo bat sortzea erabakiko dute eta talde-lanaren, bakoitzaren esfortzuaren eta bata bestearen laguntzaren garrantziaren lekuko izango dira.

Baina dena ez da horren erraza. Aldez aurreko esperientziarik eta erreferenterik ez dutenez, gatazkak sortuko dira haien artean: inplikazio maila desberdina, erantzukizunen banaketa, irizpideen arteko aldea. Krisi-egoeran egongo dira eta izaki kooperatiboak edo lehiakorrak diren pentsatuko beharko dute.

Azkenean, taldearen ametsa nagusituko da eta guztiak ere beren bizitza pertsonal eta kolektiboaren bilakaeragatik poztuko dira, ikusleei esperientziara batzeko gonbita luzatuz.

DSS2016EU - Europar Kultur Hiriburua-ren proiektu bat - Bizitzaren itsasargia
Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Ander Basaldua, Amaia Salazar, Aitor de Kintana, Maitane Goñi
  • Eszenografia: Ikerne Gimenez
  • Argiztapena: Kandela Iluminación
  • Jantziteria: Ikerne Gimenez, con la colaboración de Skunfunk
  • Argazkiak: Adrian de Hierro
  • Perkusioa: Sergio López de Landache
  • Produkzioa: Teatro Paraíso
  • Testua euskaraz: Juan Kruz Igerabide
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Maxi Rodríguez
Babeslea
DSS2016
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Laguntzaileak
Teatro Principal
Lanki
DK
Arrasate Udala
Arizmendi
Diputación Alava