BAZEN BEHIN oso gaixorik zegoen tsar bat. Diagnosia: “Gizon hau ez da zoriontsua”; sendabidea: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, tsarrak horren alkandora jantzi dezan”. Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera.

Horretarako, teknologia berriak eta antzerkigintzarik funtsezkoena uztartu nahi izan ditugu marrazki bizidunez, objektuz, musikaz eta hainbat egoeraz osatutako unibertso bat sortzeko. Helburua, galdera handi baten erantzuna bilatzea: Nor da munduko gizon edo emakumerik zoriontsuena?

GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA lanak Tolstoiren kontakizuneko pasaiak eta irudiak birsortzen ditu, irudizko eta poesiazko dramaturgia bat garatuz. Asmoa ez da dekoratuak marraztea edo paisaiak erakustea, ikusleek beren imaginarioan oinarrituta osatu beharko dituen espazioak iradokitzea baizik. Horretarako, bi baliabide hauek bateratzen dira: erabilera berriak eman zaizkien eguneroko bizitzako objektuak, eta modurik modernoenean editatu, tratatu eta erreproduzitutako irudien proiekzioak. 

Soka batetik eskegitako oihalak eta maletak dira espazioak sortzeko eta animazioak zein gainerako irudizko efektuak proiektatzeko baliatzen dituzten osagai nagusiak. Hori guztia ikusleak etengabe aho zabalik edukitzeko.

Zoriontasunaren funtsa ez da beti nahi dena egitea, baizik eta egiten dena beti maitasunez egitea

(Leon Tolstoi)

Fitxa artistikoa
  • Egilea: Leon Tolstoi
  • Antzezleak: Ainara Unanue – Aitor de Kintana
  • Espazio eszenikoa: Joan Peña
  • Atrezzo: Ana Fernández
  • Jantziak: Fes-t’ho mirar
  • Irudiak – animazioak – film laburrak: Cesar Samaniego, I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer, Evelina Kolovoy, Monica Benabarre
  • Bideoen garapena: I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer
  • Argiztapenaren diseinua: Kandela Iluminación, Sergio Sisques, Stagelab
  • Musika-konposizioaAntoni Tolmos
  • Kantu-irakaslea: Puri Santamaria
  • Komunikazioa: Teklak
  • Produkzioa: Teatro Paraíso Antzerkia
  • Ikusleekin dinamikak: Artaziak
  • Euskarazko bertsioa: Patxi Zubizarreta
  • Zuzendariaren laguntzailea: Begonya Ferrar
  • Zuzendaria eta Dramaturgia: Ramón Molins
Babesleak
DipuAlava
Teatro Principal
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Laguntzailea
Generalitat Catalunya
ZumZum