Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Klasikoak klasiko dira edozein arotan garaikide izateko ahalmena dutelako.

Erpurutxo ipuinean, ume txiki eta burutsu batek anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez zutelako etsita, basoan utzi izan.
Askotariko gaiak jorratzen ditu Perrault-ek ipuinean, eta, zalantzarik gabe, horietako bat abandonua da.

Guk jatorrizko istorio hori aurkezten dizuegu, baina abandonuari garrantzi berezia ematen diogu eta, testuinguru gisa, egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat jartzen dugu

Perrault-en Erpurutxo ikusi nahi duenak hori ikusiko du, ipuinaren beste ikuspegi erakargarri bat ikusi nahi duenak, ordea, hori ere aurkituko du.

Umeentzako dibertigarria eta helduentzako hunkigarria da kontakizuna (edo alderantziz, batek daki) eta aita baten eta seme baten arteko harremanaren bidez aurkezten dizuegu. Horregatik, hain zuzen, dago ikuskizuna guraso eta seme-alabentzako egina.

Umeak lokartzeko eta helduak iratzartzeko asmatu omen ziren ipuinak, baina zer gertatuko litzateke gurasoak semea edo alaba baliran eta semeak edo alabak guraso?.

gomendatutako ikuskizuna

Sariak

Festival Internacional de Almagro 2014. Ikuskizun onenari saria, III Certamen Internacional Barroco Infantil.

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Aitor de Kintana, Peio Arnaez
  • Espazio Eszenikoa: Ikerne Gimenez
  • Jantziak: Ikerne Gimenez eta El Taller de Begoña
  • Argiztalearen Diseinua: Esteban Salazar
  • Argazkiak: Aitor Audicana
  • Musikaren Konposizioa: Iñaki Salvador
  • Itzulpena Euskarara: Patxo Telleria
  • Egileak: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador
  • Zuzendaria: Iñaki Rikarte
Nazioarteko Bira

Frantzia

Nabarmendutako saioak
  • Apertura del Festival TITIRIMUNDI 2017
  • CNTC – Temporada 15/16 en Teatro de la Comedia (Madrid)
  • Plan Platea 2015 y 2016
  • FIET – Fira De Teatre Infantil i Juvenil de les Illes Balears 2015
  • Feria de Huesca 2013
  • Semanas Internacionales de Teatro.
  • Circuito Abecedaria.
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria