Arte Eszenikoak eta Musika familia osoarekin ikusi, aurkitu eta dastatzeko aukera. Ikusi Makusi 1 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako programazioa da.

KunArtek Arte eta Kulturari hurbiltzeko modu ezberdina proposatzen du. Esperientzia hauek bi une ezberdinetan gertatzen dira, ikuslearen emozioak sustatzeko: Alde batetik, KONTENPLAZIOA eta bestetik ESPLORAZIOA.

Honekin, 2018 denboraldian urrietik abendura bukaerara arte izango diren proposamen berriak aurkezten dizkizuegu.

Sarrerak urriaren 8tik aurrera egongo dira eskuragarri. Kontuan izan ez dela eskakizunik onartuko aipatutako data eta ordua baino lehen.

Eta orain … Gozatzera!

NIDOS Ikuskizuna

Teloncillo Teatro (Valladolid)

NIDOS

Gomendatutako adina: 1 - 4 urte
Datak: Urriak 28
Orduak: 12etan eta 18etan
Iraupena: 35' + esploraziorako denbora
Prezioa: 8 € pertsonako

Hegan, abestu, entzun, dantzan eta jolastu egingo dugu, eta habia egin ere bai. Txoriak ikusle txikien buruetan barneratu eta bertan haien HABIA egingo dute.
Esplorazioa: habien eraikuntza kolektiboa.

MI JUGUETE FAVORITO Ikuskizuna

La Tartana Teatro (Madrid)

MI JUGUETE FAVORITO

Gomendatutako adina: 3 - 6 urte
Data: Azaroak 4
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 50’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Pablok bere kontsolarekin horrenbeste jokatzen du, ezen behinola esnatu eta kontsola bihurtu baita!
Berriro haur izateko beste jostailuen laguntza beharko du, jostetan aritzeko beste modu batzuk daudela oroitaraziko diotenak.
Esplorazioa: Sormen-jostailuak.

ENDANZA Lantegia

Dantzaz Boomies (Gipuzkoa)

ENDANZA

Gomendatutako adina: 1 - 3 urte
Data: Azaroak 10
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60’
Hizkuntza: euskara / gaztelania
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Urratsez urrats mugimendu bat harilkatzen da, bizipen artistiko bat sortzen da eta handi eta txikien arteko lotura bat sortzen da.
Musikarekin inspiratuta, espazioa ehunduko dugu dantzaren plazera, edertasun eta emozioarekin gozatuz.

MINIMACH DE ANIMACIÓN

Festival Internacional de Cine (Barcelona)

MINIMACH DE ANIMACIÓN

Gomendatutako adina: 2 - 6 urte
Data: Azaroak 11
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako
Animazioa stop motion eran, marrazki bizidunak 3D modura eta film labur ilustratuak, horiexek dira Jaialdiko lehiaketarako sekzioaren istorio poetikoen programaren osagaiak.
Esplorazioa: Ikuslegoa Jaialdiko epaimahai bilakatzen da eta jolasaren bidez bizitza hartzen duten film laburrekin inspiratutako irudi berriak sortzen dituzte.

HAREA GAZTELUAK Tailerra

Kiribil Konpainia (Iparralde)

HAREA GAZTELUAK

Gomendatutako adina: 2 - 4 urte
Data: Azaroak 17
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60’
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)
Itsasoaren soinuak entzutea, harean murgiltzea bideak marrazteko, altxorrak topatzeko edo hitzak lurperatzeko, itsas unibertsoak sortzen ditugun bitartean. Handi nahiz txikien eskuetan altxatzen diren hareazko gazteluak.

SABLEAK Ikuskizuna

Kiribil Konpainia (Iparralde)

SABLEAK

Gomendatutako adina: 1-4 urte
Data: Azaroak 18
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 30’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 8 € pertsonako
Interpretea hareaz beteriko kaxekin iristen da eremura. Bakoitzak kolore eta jatorri ezberdina du.
Horiekin eszenategiaren zirkulua trazatu eta hareazko ordulari bat eratzen du. Orduan ekiten zaio jolasari itsasertzetik basamortuaren bihotzeraino.
Esplorazioa: Aurkitzeke dagoen hondartza

COCONS Ikuskizuna

Compañía Zvouki / La Noria (Bélgica)

COCONS

Gomendatutako adina: 6-15 hilabete
Data: Azaroak 24 eta 25
Ordua: 10:30etan, 12:30etan eta 18etan
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Zetazko harren hazkuntzak inspiratzen du haurtxoentzako sorkuntza poetiko hau. Zetazko kuskuak jaiotzeko, aterpe-kuskuak hazteko eta atedun kuskuak munduratu eta tximeleten hegaldiarekin gozatzeko.

MAGIA LANTEGIA

Asier Kidam (Vitoria-Gasteiz)

MAGIA LANTEGIA

Gomendatutako adina: 3-6 urte
Data: Azaroak 10
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 60’
Hizkuntza: euskara / gaztelania
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Magia bere purutasun osoan. Irudimenak sortzeko ahalmena al du? Ikuslegoa izango da protagonista une magiko eta komikoz beteriko mundu misteriotsu honetarako bidaian.

EL PATITO NO ES FEO, ES DIFERENTE Ikuskizuna

Teatro de la Caixeta (Valencia)

EL PATITO NO ES FEO, ES DIFERENTE

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Data: Abenduak 2
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Ikuskizun honen bidez ezberdina izatea txarra ez dela eta lotsatzeko modukoa ere ez dela erakusten da, integrazioaren alde eginez.
Umore, emozio eta balio-irakaspenez beteriko ikuspegia. Abestiak, txotxongilo bikainak eta aktoreak osagarri dituen obra.
Esplorazioa: Ipuinetako eremu eta pertsonaiak.

FOR+ Ikuskizuna

Xarop Teatro (Castellón)

FOR+

Gomendatutako adina: 2-6 urte
Data: Azaroak 22
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 35’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Hitzik gabe
Prezioa: 8 € pertsonako

Pupi haur txikia da, lotaratzean ametsen munduan barna bidaiatzen duena, non guztiak bizia hartzen duen sentitu eta amestu dezagun. Pupik begiak zabaltzen dituenean… gure barnean zerbait aldatu da, izan ere, guztiok gara Pupi.
Esplorazioa: ametsen mundua

SHHH… EL COLECCIONISTA DE SONIDOS Ikuskizuna

Factoría Los Sánchez & Imaginari Landscape (Castellón)

SHHH… EL COLECCIONISTA DE SONIDOS

Gomendatutako adina: 1-4 urte
Data: Azaroak 23
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 35’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Hitzik gabe
Prezioa: 8 € pertsonako

Basoan, soinuen bildumagile bat bere bildumako pieza preziatuenaren bila dabil. Gune bakanetatik sortzen diren kantuak, musika urrats bakoitzean ezkutuan zain dagoen bitartean.
Esplorazioa: Soinudun basoa

LEOCADIA Y LOS RATONES Ikuskizuna

Teatro Arbolé (Zaragoza)

LEOCADIA Y LOS RATONES

Gomendatutako adina: 3-5 urte
Data: Azaroak 26
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Irudimenezko liburutegi bat, istorio guztiak gordetzen dituena, ezagunak eta ezagutzeke daudenak, kontatu eta irakurtzeko istorioak, istorio sekretuak eta ebazteke misterioak barneratzen dituztenak. Ikusi, interpretatu eta irakurtzeko tokia
Esplorazioa: liburu sekretuak, liburu sorginduak, ezagutzeke ditugun liburuak…

HAZIARABA JAIALDIA · BASOKO HAZIAK INSTALAZIOA

Teatro Paraíso Antzerkia (Vitoria-Gasteiz)

HAZIEN BASOAN

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Data: Abenduak 27 eta 28
Ordua: 18etan
Iraupena: 60’
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 15 € (sarrera bikoitza - heldu 1 + haur 1)

Zentzumenen espazio anitz bat irudikatzeko instalazio artistiko bat lekutzeko gonbitea, basoan inspiratuta. Artean eta poesian haziek egiteke dagoena eta ernamuinduko dena sinbolizatzen dute eta, era berean, hitz horrek gure desira onei egiten die dei.

HAZIARABA JAIALDIA · EHUNA Ikuskizuna

Dantzaz Boomies (Gipuzkoa)

EHUNA

Gomendatutako adina: 1-4 urte
Data: Azaroak 29
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Hitziz gabe
Prezioa: 8 € pertsonako

Airearekin eta gorputzarekin mugimendua ehuntzea, ehunaren dantza egiteko.
Espazioa janzten duen ehun itzel bat, non gorputz jostagarriak dantzan ari diren.
Horrela, gorputzak eta aireak mundu poetiko eta sentibera batean murgiltzen dute ikuslegoa.
Esplorazioa: emozioak ehuntzea.

LA RECETA DE LA VACA FELIZ Ikuskizuna

Tyl Tyl Teatro (Madrid)

LA RECETA DE LA VACA FELIZ

Gomendatutako adina: 2-5 urte
Data: Azaroak 30
Ordua: 12etan eta 18etan
Iraupena: 45’ + esploraziorako denbora
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: 8 € pertsonako

Gea bere haurtzaroko etxera itzultzen da. Han Leo behiaren istorioari buruz irakurtzen zuen liburua oroitzen du, une zailetan beti laguntzen zion pertsonaia.
Afektua, oroitzapenak eta janari osasuntsua batzen dira ikuskizun honetan, zuzeneko musika lagun.
Esplorazioa: Musika- eta literatura-lurraldea

Salmenta urriaren 8an hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:

  • On line, teatroparaiso.com webgunean goizeko 10:00etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
  • Telefonoz 945 128 819 harrera ordutegia:
    • Asteartea, asteazkena eta ostirala 16:30etatik 19:30etara.
    • * E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku-transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
  • Leihatilan, KunArteko egoitzan, harrera ordutegia:
    • Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
      *Ordainketa dirutan egingo da.

Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.

KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera. Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.

KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 128 819 (Asteartea, asteazkena eta ostirala – 16:30h a 19:30h) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi.