LANTEGIAK IRAKASLEEN KLAUSTROEKIN

Jakin-min artistikoa eta emozioen adierazpena Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Hezkuntza artistikoak diseinu hezigarriko uneak behar ditu, non, irakasleen esperientzia pertsonalean oinarrituta, esperientzia artistiko berriak eraikitzen edo marrazten diren.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzeko Haur edo Lehen Hezkuntzako klaustroekin lantegi bat egitea proposatzen da, gela bakoitzean garatu beharreko hezkuntza artistiko pertsonalizatuko ekintzen segida osatzeko. Horretarako, Ahatetxo itsusi baten egunerokoa,  Martinaren parke fantastikoa eta Lorategian/En el jardín esperientzia eszenikoak hartuko ditugu inspiraziotzat. Gainera, hezitzaile bakoitzak proiektua abian egon den 25 urteetan parte hartzean izan dituen bizipenak eta horri buruzko gogoetak kontuan izango ditugu.

Lehen Hezkuntzako klaustroekiko lantegiak urrian izango dira, ikastetxeetan bertan. Era berean, Haur Hezkuntzako lantegiak azaroan egingo dira.

Bertaratzen direnek beren gelarako sortzeko materialen pack bat jasoko dute. Horri esker, haurrekin eta gazteekin proiektu berritzaileak bultzatu ahalko dituzte jakin-min artistikoaren eta izandako emozioen esperientziaren inguruan.

GIDA DIDAKTIKOAK– IKUSLEAREN FORMAKUNTZA

Jarraitzen dugu antzokira doan irakaslegoari hurbilketa pedagogiko bat errazten. Horretarako aukeratutako antzerkiaren inguruko gogoetak eta informazioak dituzten gida didaktikoak eratzen ditugu, irakasleak funtzio aurretik eta ostean gelan ekintza ezberdinak proposatu ahal ditzan.

* Gidaliburu didaktiko hauek euskarri dituzten materialak, irakasle klaustroekin egiten ari garen lantegietan ematen dira. Lantegi hauetan parte hartu nahi baduzue, 623 177 261 telefono zenbakian TEKLAK-ekin harremanetan jarri.

KAFE DIDAKTIKOAK

Esperientzia artistikoa, ikaskuntzaren eta gizarteratzearen eragile

Irakasleekin egindako lantegi praktiko honen bidez, pedagogia artistikoko eta ikaskuntza kolektiboko esperientzia bat piztu nahi da esperientzia eszeniko batean parte hartuz. Bai begiespen- bai esperimentazio-prozesuak sustatuko dira.

Hezkuntza-errealitate berezietarako 10 kafe egingo dira:

  • 6 kafe didaktiko orokor La Casa del Libron, urriaren 30ean, azaroaren 6an, urtarrilaren 22an, otsailaren 26an, martxoaren 20an eta maiatzaren 7an.
  • 4 kafe didaktiko espezifiko hezkuntza bereziko zentroentzat, zereginak ikasteko gelentzat eta zentro okupazionalentzat; zentroetan bertan egingo dira, urriaren 22tik 26ra arte.

Kafe/lantegi bakoitzean, gida didaktiko batzuk emango dira, eta gero webgune honetan izango dira eskuragarri.

DENBORALDI AURKEZPEN KAFEA

Azturak eta hezkuntza-ingurunea

Ziklo berri hau komunitate-kafe batekin hasi nahi dugu, irakasleei POCTEFA – Mind the Gap proiektuko hezkuntza artistikoari lotutako jarduera-programa berria eta Beñat Etxepare Antzokiko programazio eszenikoa ezagutarazteko.

Helburua da hiriko kultura-eskaintza erabiltzeko eta horretaz gozatzeko azturak sustatzea ikastetxe guztietan. Artea eta kultura gizabanako herritarra eraikitzeko eta trebatzeko tresna gisa baliatzen saiatzen gara.

Ekitaldi hau Irailaren 6an izango da, egun horretan Antzokian bi kafe / tailer ospatuko direlarik, lehenengoa 10:00etan eta bigarrena 12:30etan izango dira.

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO ARTE- ETA HEZKUNTZA-IKASTAROAK

Oraingo eta etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleek hezkuntza artistikoan duten trebakuntzan jarri nahi da arreta.

Bi ikastaro egingo dira:

  • Artea eta Hezkuntza 1: Vitoria-Gasteizko haur-eskoletan jardunean dauden irakasleentzat.

Datak: 2019ko apirilean eta maiatzean, eskoletan bertan.

  • Artea eta Hezkuntza 2: etorkizuneko irakasleentzat, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak emandako Haur Hezkuntzako Graduari dagokion Dramatizazioko aipameneko ikasleentzat.

Datak: 2019ko urrian, unibertsitatean eta KunArten.