VITAL-ANTZERKI.FAMILIAREKIN ANTZERKI JOLASEAN.

Proposamen honen helburua da Lorategian esperientzia eszenikoan parte hartuko duten 3 urtetik 5 urtera arteko 3.000 haurren familietan jarduera artistikoak bultzatzea.

Gabonetan, Paraiso Antzerkia taldearen Lorategian ikuskizunaren emanaldiak bukatzean, ikusleek gutun-azal bat jasoko dute eta gero etxean gurasoekin ireki behar dute. Barruan gurasoentzako gutun bat eta opari bat topatuko dituzte. Gurasoentzako gutunak haurrek ikusitako ikuskizunari egingo dio erreferentzia eta, seme-alabekin jolasteko aproposa izango da. Horrela, haurren eta gurasoen arteko komunikazioa indartuko da antzerki-esperientziaz baliatuz ikusle txikiek euren emozioak adieraz ditzaten sustatuko baita.

Ekintza hau Fundación Vital Fundazioarekin elkarlanean egiten da.

BITARTEKARITZA ARTISTIKOARI BURUZKO MINTEGIA

Bitartekaritza artistikoko adituak gaitzeko mintegi bat egingo da tokiko artista eta eragileentzat.

Hiru fasetan garatuko da, eta gehienez 15 parte-hartzaile egongo dira.

  • 1. fasea: hasierako trebakuntza-ikastaroa, POCTEFA Europako proiektuko espezialistek eta kideek emana. Bitartekaritza-proiektuen diseinua. 2019ko urtarrilaren 21etik 25era arte.
  • 2. fasea: proiektuen esperimentazioa hezkuntza formaleko eta ez-formaleko testuinguruetan. Ikastetxeek ikasturtearen hasieran eman beharko dute izena proiektu honetarako. Fase hau 2019ko otsailetik apirilera arte egingo da.
  • 3. fasea: esperientziaren eta ebaluazioaren sozializazioa. 2019ko apirilaren 8an eta 9an.

PROIEKTU ARTISTIKOEN EGOITZA

Ikusleak gure inguruko konpainien sormen-lanei hurbilaraztea proiektuaren lehentasunezko helburu bat da. Baita bereziak diren ikuskizunen euskarazko bertsioak ekoizlea ere.

Denboraldi honetan, tokiko konpainien hiru proiektu artistiko bultzatuko ditugu eta lagun egingo diegu. Panta Rhei Teatroren Noa. Uy! Uy! Uy!!! ikuskizuna eta Teatro Paraíso Antzerkiaren Gizon zoriontsuaren alkandora ikuskizunak sortuko dira eta Pikor Teatroren Jauzi Hirukoitza / Triple Salto ikuskizuna berriz emango da.

Bereziki aipagarria da Baratza Aretoaren laguntza, lehen hezkuntzako haurrekin egindako baterako sorkuntza eszenikoko fasean, I WILL BE EVERYTHING Europako proiektuaren barruan, haren kide aktiboa baita.

AGERTOKIRA!

Jarduera eszenikoen praktikak prestakuntza eta Arte Eszenikoaz; hizkuntza artistiko bezala, gozatzea ahalbidetzen du, ikusle izatearen atsegina aktibatuz. 

Denboraldi honetan, Aretoak hiru proiektu eszeniko babestuko ditu, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egiteko. Ahal dela, arte-proiektuen egonaldiekin lotuko dira proiektu eszeniko horiek.

Gainera, Unesco Etxearen laguntzari esker, atal hau handiagotuko dugu, lehen hezkuntzako ikasgela batean “Berdintasuna ez da jolas bat” proiektua garatuz.

Proiektu hauetan parte hartu ahal izateko erreserba egiten denean espresuki eskatu behar da, horrela eskura dauden baliabideak antolatu baitaitezke.

Antolatzaileak interesa dutenekin harremanetan jarriko dira urrian.