Eszena Txikia Proiektua

“Eszena Txikia” Jaialdiak Vitoria-Gasteiz hiriko ikusle txikiak Arte Eszenikoak ezagutzera eta hauekin gozatzera gonbidatu ditu.

Proiektu berritzaile hau Udal Antzoki Sarea eta Teatro Paraiso elkarlanean aritzearen ondorioz sortu da eta Small Size Proiektu europarraren parte da. Jaialdi honetan, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiko Haurtxoak Proiektua eta Beñat Etxepare Antzerkiko Ikusle Txikiak Zikloa parte hartuko dute.

Programazioan, Europan sortutako mota askotako eta aberastasun handiko ikuskizunak aurkituko ditugu eta, Antzerkiaren bidez, musika, dantza, irudiak eta poesia elkarrekin ikusiko ditugu. Artistekin antolatutako tailerrek ere aukera berriak eskainiko dizkigute sentimenezko esperimentazioa gauzatzeko. Gainera, nobedade bat ere dago; Txoroleku gunea erabiliko da eta bertako antzerki-instalazioak Artea eta Haurtzaro Txikia elkartzeko guneak areagotuko ditu.

Laguntzaile

  • Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
  • Gobierno Vasco - Departamento de Cultura
  • Small Size
  • Comisión Europea - Departamento de Educación y Cultura

Partaide

  • El Correo
  • La Casa del Libro

Kolaboratzaile

  • Acción Educativa