MAPPING. A map on the aesthetics of performing arts for early years proiektua 0 eta 6 urte bitarteko haur txikiekin harreman sentsorial bat ezartzeko helburua duen proiektu honen ardatza ikerketa artistiko bat da. Konkretuki “haurrak gaurko eta ez biharko ikusle bezala” kontzeptuaren bueltan dihardu.

 

MAPPING Europa Creativa-ren Cultura azpisailak bultzatutako proiektu bat da, eta 2018ko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean gauzatuko da.

Haurrak, gazteenak bereziki, “munduaren subjektu berriak” dira, eta oraindik guztia dute deskubritzeke. Oraindik ez dituzte klasifikazio irizpide zehatzak ezarri, baina gai dira edozein mailako errepresentazioaren estetika nabaritzeko. Haurrak tentuz begiratzerakoan, “bereziki sentikorrak” direnez, zeinuak ikus ditzakegu, haurrek esperimentatzen dituzten une estetikoak proposamen artistikoen aurrean.  

MAPPING galderaz jositako prozesua da, eta baita ere ikerketa bat zeinetan haur txikienen dimentsio estetikoaren mapa bat marrazten joango garen.

Helburu nagusia: lehen haurtzaroarentzako arte eszenikoen estetikaren inguruko mapa dinamiko baten lehen urratsak marraztea.

Europar Batasuneko lurralde osoan zehar sakabanaturik dauden eragile ezberdinen elkarte honek, 17 lurralde ezberdinetako 18 bazkide biltzen ditu: urteetan zehar lehen haurtzaroarekin harreman estua sortu duten antzokiak, erakundeak eta artista hauek beren esperientzia ekartzeko prest daude, ikerketa hau aurrera ateratzeko. Paraiso Antzerkiak ere beste 17 eragile hauei guztiei bere esperientzia sakona gehituko die. Honako hauke dira beste eragileak:

  • Artika Theatre Company | Athens, Greece
  • Auraco dance theatre | Helsinki, Finland
  • Baboró International Arts Festival for Children | Galway, Ireland
  • Bologna Fiere/Bologna Children’s Book Fair | Bologna, Italy
  • de Stilte dance for children | Breda, Netherlands
  • Helios Theater | Hamm, Germany
  • Ion Creangă Theatre | Bucharest, Romania
  • Kolibri Theatre for Children and Youth | Budapest, Hungary
  • La Baracca – Testoni Ragazzi | Bologna, Italy
  • Ljubljana Puppet Theatre (LPT) | Ljubljana, Slovenia
  • Polka Theatre | Wimbledon, London, UK
  • Teater Tre | Stockholm, Sweden
  • Teatr Animacji | Poznan, Poland
  • Théâtre de la Guimbarde | Charleroi, Belgium
  • Theatre Madam Bach | Odder, Denmark
  • TOIHAUS THEATRE SALZBURG | Salzburg, Austria
  • Ville de Limoges | Limoges, France

GURE WEBGUNEA BISITATU