castellanoeuskarahome
 
 
     

"TXIRULARI MAGIKOA"

 
  • Sinopsia   • Fitxa artistikoa   • Argazki-saila   • Fitxa Teknikoa   • Esku-programa  
 
 
 

 

      

Sagu bat… bi sagu… hiru sagu… lau sagu…sagu asko dira, gehiegi!

Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo Agintariaren artean: saguak nahi duten bezala biziko dira Hamelinen eta horren truke, agintariak urrezko txanpon bat jasoko du sagu bakoitzagatik. Hori dela eta hiria saguz beteta dago eta hauek beraien mutur aurrean ikusten duten oro irensten dute. Hamelingo hiritarrek ez dakite zer egin egoera jasangarria baita eta izua hedatzen hasten da hauen artean.

Bere burua ez salatzeko, Agintariak, ordain sairi on bat eskaintzen du karraskarien izurritearekin amaitzea lortzen duenarentzako.

Hamelineraino joaten dira azoka batean bezala, pregoilariak, asmatzaileak eta kalakariak, baina dena alferrikakoa da. Txirulari bitxi baten musika magikoak bakarrik lortuko baitu bat-batean, izurriaren amaiera ekartzea.

Baina horretarako beharrezkoa izango da Agintariaren alabak, neska-mutilekin batera, Txirulariari arazoa betirako konpontzen laguntzea Hamelingo hirian  berriz ere itxaropena ezartzeko.

Ez da ipuin bat bakarrik: ikusle gazteak gobernatzaileen zintzotasunaren garrantziaren gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzerki joko bat da.

…abesti zahar eta magikoak entzungo dira, galdutako geltoki batetako erlojuak denbora geldiaraziko du txilibitua jotzean eta haizeak, inoiz nekatzen ez den haizeak, berriz ere xuxurlatuko du belarrira Hamelingo Txirulariaren istorio ezagun eta berriztatua.

 

       
 
 

.

 
 
 
Abetxuko Pueblo, 8 B • 01013 Vitoria • 945 289 323 info@teatroparaiso.com Harremanetarako 9288 Web gomendatu Faboritoetara gaineratu Abisu legala