"Izarrak gauez irteten dira, haurrak lotan daudenean. Zeruan geldi-geldirik daude eta haurrei begiratzen diete lotan dauden bitartean.
Ume bakoitzak bere izarra du... Arreta jartzen baduzu, begiak itxi eta esku bat irekitzen baduzu, eskutik nola pasatzen den antzemango duzu... laztandu eta opari bat uzten dizula sentituko duzu".
Ipuina hitz gutxi erabiliz garatzen da, kariloi musika suabeaz, argi planetario txikiaz eta lau sehaskaz osaturiko giro eszenografikoan; sehaska horietan lau jaio berri lotan daude.
Antzezleak lau izarrek utzitako dohainak lotan dauden haurrei eta ikusleei erakusten dizkie. Izar horiek ibaietako ura, lakuetakoa, edatekoa ekartzen dituzte; argia eman eta berotzen duen sua; lurra bere kolore eta pisuekin, eta airea bere arintasun eta bizkortasunaz.
Ura, sua, lurra eta airea bizi elementuak dira, eta izarrek mundu txikia oparitzen digute.