| |
FETEN saria haur txikientzako ikuskizunik onenarentzat, LLEIDAKO FERIA sariak ikuskizunik onenari eta proposamenik berritzaileenari, Belgikako Kultura eta Hezkuntza Ministerioaren Saria duen edertasun poetikoarengatik eta ikusle txikientzat egokia izateagatik, Bukaresteko “100, 1000, 1000000 istorio” Haurrentzako Nazioarteko Antzerki Jaialdian haur txikientzako ikuskizunik onenarentzat.
Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehietan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktibo bizipena proposatzeko.
“Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.
Ikuskizunaren arintasunak olerki unibertso batetara eramaten gaitu, bertan umeek konfiantzaz eta harriduraz mugitzen direlarik.
|
|
|
|
|
| |
"Kultura Ministerioak – INAEMek, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak diruz lagunduriko ikuskizuna". |
|
| |