Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Hiru eta bost urte bitarteko haurrak espazioarekin eta denborarekin harremanetan nola jartzen diren galdetzen genion geure buruari. Horrela, matematiken, geometriaren, arkitekturaren eta bestelakoen oinarriekin egin genuen topo. Abentura horri MAUSHAUS arkitektura lantegia batu zitzaion, eta batera istorio hau eraikitzen hasi ginen.

Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira, eta maitekiro zainduko duten arrautza erraldoia aurkitzen dute.

Jolasaren, maneiatzearen eta esperimentazioaren bitartez, eszenatokia arkitektura, geometria eta matematika naturaltasunez sortzen dituen toki bihurtzen da. Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai.

Azkenean, jakin-min aseezinak aurrera jarraitzera bultzatuko ditu emakume nomadak, eta, bidean, gizakiek soilik ezagutuko dituzten aztarnak utziko dituzte.

gomendatutako ikuskizuna

Sariak

FETEN 2015 Saria, Jantzi onenari

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Rosa A. García, Ainara Unanue
  • Teknikaria: Kandela Iluminación
  • Musika: Koldo Uriarte
  • Espazio eszenikoa: Taller de Arquitectura Maushaus
  • Jantziteria: Elisa Sanz
  • Argiztapena: Kandela Iluminación
  • Argazkiak: Aitor Audicana
  • Egileak: Rosa A. García y Koldo Uriarte
  • Zuzendaria: Charlotte Fallon
Nazioarteko Bira

Irlanda, México, Francia

Nabarmendutako saioak
  • Encuentros Te Veo 2016
  • FIET – Fira De Teatre Infantil i Juvenil de les Illes Balears 2015
  • FETEN 2015
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria